Geologia: Kontinenteen Jitoa eta Plaken Tektonika
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,66 KB
Kontinenteen Jitoaren Teoria eta Frogak
- Geografikoak: Kontinente batzuen itsasertzen itxura antzekoa denez, baliteke lehen kontinente bakar bat osatu eta geroago bereizi izana.
- Geologikoak: Antzeko egitura geologikoak bereizita daude; hau da, gaur egun ozeanoak daude erdian, baina baliteke lurralde horiek elkartuta egon izana.
- Paleontologikoak: Antzeko fosilak hainbat kontinentetan aurkitu dira; baliteke antzina kontinente horiek elkartuta egon izana.
- Biologikoak: Animalia batzuek kontinenteak bereizi ostean eboluzionatu eta gero espezie desberdinak sortu dituzte.
Plaken Tektonikaren Teoria eta Frogak
- Itsas Hondoko Arroken Adina: Ozeanoen erdian dauden arrokak berriagoak dira kontinenteetatik hurbilago daudenak baino. Horrek itsas hondoa etengabe berritzen dela frogatzen du.
- Itsas Hondoko Arroken Paleomagnetismoa: Dortsalen bi aldeetan arroka magmatikoen polaritatea aldatzen da.
- Sumendien eta Lurrikaren Banaketa Geografikoa: Sumendiak eta lurrikarak ugariagoak dira plaka tektonikoen ertzetan.
- Paleoklimatologiaren Analisia: Hego hemisferioko kontinente guztiek eta Indiak klima glaziarra izan zuten antzina. Ondorioz, kontinente bakar bat zegoen Hego Polotik hurbil.
- Itsaspeko Egituraren Azterketa: Dortsal ozeanikoak aztertu dira, eta horien erdian itsas hondoko arrokak sortu dituen magmatismoa egiaztatu da.
Plaken Mugimendua: Bero Transmisio Teoriak
- Konbekzio-Korronteen Sistema: Mantua jariakin (fluido) bezalakoa da: material beroenak eta dentsitate txikienekoak (urtutako materialak) igotzen dira, eta han hoztu ondoren, berriz jaisten dira. Konbekzio-korronte horiei esker, astenosferak bere gainean litosfera bultzatzen du, eta oso astiro mugitzen da.
- Luma Termikoak: Azken ikerketek diote astenosfera ez dela jariakin bezalakoa. Ondorioz, luma termikoen moduan igotzen dira urtutako materialak, eta errezela termikoen moduan jaisten dira.
Wilson Zikloa: Plaken Eboluzioa
- Kontinente barneko rift bat eratzen da plaka kontinental baten zatiketaren ondorioz. Adibidez: Kilimanjaro sumendia, Rift Haran Handia.
- Plaka kontinentalak bereizten dira (Ozeano-hedapena). Adibidez: Dortsal Atlantikoa, Itsaso Gorria.
- Litosfera ozeanikoa kontinentalaren azpian hondoratzen da, kostaldeetako mendikateak sortuz. Adibidez: Andeak.
- Arro ozeanikoa ixten da, plaka kontinentalek talka egiten dute, mendikateak sortuz. Adibidez: Asiako Himalaia.