Geologia eta Lurraren Zientziak: Galderak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Aipatu mineral metamorfiko motak eta bakoitzaren ezaugarri bat.

  • Granatea: Oso gogorrak direnez, harri erdi-bitxi gisa erabiltzen dira ongi kristalduta badaude.
  • Korindoia: Leuntzeko urratzaile gisa erabiltzen da industria-prozesuetan.
  • Grafitoa: Material erresistenteak eta arinak egiteko erabiltzen da.
  • Asbestoa: Isolatzaile termiko gisa erabiltzen da, baina oso toxikoa da eta, horregatik, gero eta gutxiago erabiltzen da.

Azaldu zer den mineral hobi bat.

Mineral erabilgarri bat edo gehiago kantitate handietan meta daitezkeen lurrazaleko gunea da, ustiatzeko errentagarria dena.

Nola prebenitu daitezke deformazioekin lotutako arriskuak? Eta arrisku bolkanikoak?

  • Deformazioekin lotutako arriskuak prebenitzeko, failen, diaklasen eta hausturen kokapenaren azterketa zehatza egin behar da.
  • Sumendi-erupzio bat prebenitzeko modu bakarra noiz gertatuko den jakitea da. Hori iragartzeko, sumendiei zehatz-mehatz begiratzen zaie, lehenago hauteman daitezkeen fenomenoak bilatzeko. Era berean, arrisku-mapak egiten dira, sumendien eraginak jasateko probabilitate handienak dituzten zonak mugatzeko.

Zergatik sortzen da humusa? Zer baldintzatzen du?

Humusa materia organikoa da, lurrean bizi diren izaki bizidunen (bakterioak, onddoak, landareen sustraiak) edota izakien hondakinen deskonposizioz sortzen dena. Lurzoruan humus kantitatea zenbat eta handiagoa izan, lurra orduan eta emankorragoa izango da.

Zelan baldintzatzen du topografia lurzoruaren garapena?

Malda aldapatsuak dituzten erliebe malkartsuetan, lurzorua ez da ongi garatzen. Malda leuneko erliebeetan, lurzorua ongi garatzen da. Orientazioak ere eragina du; iparraldera edo hegoaldera begira dauden hegaletan klima-baldintzak desberdinak izan daitezke, eta horrek lurzoruaren garapenean eragiten du.

Zein da esekidura garraio motaren kasu berezia? Zertan datza?

Esekidura garraio motaren kasu berezia flotazioa da; kasu honetan, materialak uraren azalean zehar garraiatzen dira.

Zer dira estratuak?

Harri sedimentarioak antolatzen dituen geruza bakoitzari estratu deritzo. Estratu bakoitzak lodiera zehatz bat du (potentzia izenekoa), eta alboko estratuetatik bi azalera lauen bidez bananduta dago. Bi azalera horiek gutxi gorabehera paraleloak dira eta estratifikazio-plano deritze. Goiko azalera sabaia da, eta behekoa, berriz, oinarria edo horma.

Entradas relacionadas: