Geologia: Oinarrizko Terminoak eta Formak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,36 KB

Mendigune Zaharrak

Aro tertziarioan sortutako mendiak, zokalo baten bloke bat berriz altxatzearen eraginez, alpetar orogenesiaren presioak direla eta. Beraz, materialak paleozoikoak dira. Oro har, itxura biribil eta tontor lauak dituzte.

Tolestura-mendikateak

Aro tertziarioko alpetar orogenesiak sortutako goraguneak, itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimentarioak (kareharriak) tolestean. Oro har, aldapa handiak eta forma malkartsuak dituzte. Bi mota:

  • Bitarteko mendikateak (zokaloen ertzean)
  • Alpetar mendikateak (itsas fosa luze eta sakonetan)

Arro Sedimentarioa

Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak, sedimentuz beterikoak (buztina, kareharria). Oro har, erliebe horizontalak dituzte. Bi mota:

  • Zokalo batek bloke bat alpetar orogenesiaren presioen eraginez hondoratzean sortutakoak.
  • Sakonune alpetarrak:
    1. Mendikateak altxatzean sortutako deskonpresioaren eraginez.
    2. Sakonera gutxiko itsas fosetatik.

Erliebe Karstikoa

Aro tertziarioan tolestutako aro sekundarioko harriek osatzen dute. Kareharria harri gogorra da, urarekin erraz disolbatzen dena. Forma tipikoak:

  • Lapiazak
  • Zintzurrak
  • Poljeak
  • Dolinak
  • Kobazuloak
  • Leizeak

Orogenesia

Mendiak eratzeko prozesua. Aipagarrienak aro primarioko orogenesi hertziniarra eta aro tertziarioko alpetar orogenesia dira.

Tolestura

Estratu geologikoak ondulazio itxuran deformatzea presio tektonikoen eraginez. Beharrezko malgutasuna duten harri sedimentarioetan gertatzen da.

Antiklinala

Tolestura sinplearen alde ganbila da.

Sinklinala

Tolestura sinplearen alde ahurra, tolestura-sistema batean bi antiklinalen artean kokatua.

Faila

Lurrazala apurtzea eta sortutako blokeak banantzea. Bi mota:

  • Faila arrunta (bertikala bada, bat altxatu eta bestea hondoratu)
  • Urratze faila (modu horizontalean)

Granitoa

Harri magmatiko plutonikoa. Kolore argia, grisaxka, eta kuartzozko, feldespatozko eta mikazko pikor lodiek osatzen dute. Erliebe granitikoaren oinarria da.

Kareharria

Harri sedimentarioa (lurretik kanpo sortu aurretik zeuden harrien zatietatik edo organismoetatik).

Higadura-azalera

Higaduraren eraginez sortzen den hedadura laua.

Entradas relacionadas: