Geologiaren Oinarriak: Mineralak, Jitoa eta Plaken Dinamika
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,51 KB
Mineralen Propietate Fisikoak
Mineralak identifikatzeko erabiltzen diren ezaugarri nagusiak:
Propietate Mekanikoak
- Dentsitatea: Mineralaren masaren eta bolumenaren arteko erlazioa.
- Pisu Espezifikoa: Mineral baten pisuaren eta 4 °C-tan dagoen ur bolumenaren pisuaren arteko erlazioa.
- Gogortasuna: Mineral baten gainazal lauak marratua ez izateko duen erresistentzia da.
- Zailtasuna: Mineral batek hautsia edo xehatua ez izateko jartzen duen erresistentzia.
- Esfoliazioa: Mineral batek lotura ahuleko planoetan zehar hausteko duen joera da.
- Haustura: Gainazal lisoa, maskor baten barneko aurpegia gogorarazten duena.
Propietate Optikoak
- Kolorea:
- Mineral idiokromatikoak: Kolorea konstantea.
- Mineral alokromatikoak: Kolorea ez konstantea.
- Marra: Mineral bat marratzean lortzen den hautsaren kolorea da.
- Distira: Mineral baten gainazalean ispilatutako argiaren itxura da.
Kontinenteen Jitoaren Teoria
Alfred Wegener eta Pangea
XX. mendearen hasieran, Alfred Wegenerrek Kontinenteen Jitoa izeneko teoria aurkeztu zuen. Duela 200 milioi urte, kontinente guztiak bakarrean bilduta zeuden superkontinente bat zegoen: Pangea.
Teoria iraultzailea zen: Kontinenteak ozeano hondoak eratzen zituen geruza plastiko baten gainean pausatuta zeuden, eta horri esker higi zitezkeen, «jitoan».
Frogak eta Argudioak
Wegener konturatu zen antzekotasun handia zutela Afrikako eta Hego Amerikako kostaldeek, eta ikerketen ondorioz, antzekotasun hori itsaspean ere aurkitu zuen. Pentsatu zuen gainazal kontinentala Lurreko geruza bati zegokiola, eta ozeano handia beste bati.
Argudioak osatzeko hainbat froga erabili zituen:
- Geologikoak
- Geofisikoak
- Paleontologikoak
- Ozeanografikoak
Hala ere, geologo gehienek teoria baztertu egin zuten hasiera batean.
Arthur Holmes eta Konbekzio Korronteak
Arthur Holmesek proposatu zuen kontinenteen jitoaren motorra Lurraren barnealdeko konbekzio korronteak izan zitezkeela. Hasieran frogarik ez bazuen ere, datuak ozeano hondotik lortu ziren gerora:
- Urpeko mendikate erraldoiek (ozeano dortsalek) fosa abisalez ebakita zeuden.
- Itsas sedimentuak lodiagoak ziren dortsaletik zenbat eta urrunago.
- Dortsalen erdigunean beroaren fluxua gorantz egiten zuen.
- Lurraren barnealdetik zetozen arroka urtuak dortsal horien ardatzetik igo eta lurrazal ozeanikoa eratu zuten.
Orogenesia: Mendi Kateen Sorkuntza
Kausak
- Subdukzioaren eraginez plaka litosferikoak elkarri hurbiltzen dira.
- Konpresiozko esfortzu izugarriak eragiten ditu.
- Arrokak tolestu, hautsi eta urtu ere egiten dira.
- Arroken deformazioak lurrazal osoari eragiten dio.
Egitura Geologikoen Formazioan Eragiten Duten Faktoreak
- Materialaren dentsitatearen eta lurrazalean duen banaketaren arteko erlazioa.
- Deformaziozko esfortzua.
- Material horrek deformazioari emandako erantzuna.
Plaken Dinamika eta Mugimendua
Plaken Mugimenduaren Motorra
Plaken mugimendua eragiten duten indar nagusiak:
- Grabitatea: Ozeano dortsalaren eta itsas hondoaren arteko garaiera aldearen eraginez, plaka higitu egiten da grabitatearen norabidean, eta horren ondorioz dortsaletik bereizi egiten da.
- Barneko Beroaren Zirkulazioa: Lurrak makina termiko baten antza du. Planetaren hasierako beroari modu naturalean bere barnealdean gertatzen diren erreakzio erradioaktiboak gehitzen zaizkio.
Egitura Geologiko Nagusiak
Plaken mugimenduaren ondorioz sortzen diren deformazioak:
- Tolesak, Diaklasak eta Failak: Arroken deformazio mota desberdinak.
- Distentsio Failak (Rift Haranak): Prozesu horretan, lurrazala goratu eta mehetu egiten da, eta azkenik luzatu.
- Konpresiozko Failak: Ertz konbergenteetan gertatzen dira (adibidez, alderantzizko failak, pop up [goiko egitura] eta pop down [beheko egitura]).
- Igarokorrak (Urratze Failak): Ertz eraldatzaileetan gertatzen dira, norabide failak edo urratze failak deitzen dira.