Geometria Problema Batzuk
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB
Zuzenki Baten Perpendikularra, Bere Muturretako Batetik Pasatzen Dena
1. Erregelarekin A-B zuzenkia marraztu eta kanpoan P puntua jarri 2. Konpasarekin A-P distantzia hartu eta orratza P puntuan jarriz zirkunferentzia bat egin. Zuzenkia eta zirkunferentzia elkartzen diren lekuan C puntua adierazi 3. Zirkunferentziaren diametroa marraztu C eta P puntutik pasatzen dena eta diametroaren beste puntan C’ marraztu 4. C’ puntutik eta A puntutik pasatzen den zuzenerdia marraztu
Zuzen Baten Paraleloa, Zuzen Horietatik Kanpo Dagoen P Puntu Batetik Pasatzen Dena
1. Erregelarekin A-B zuzenkia marraztu eta kanpoan P puntua jarri 2. Konpasarekin A-P distantzia hartu, orratza B puntuan jarriz eta P puntuaren alboan marka bat egin 3. Konpasarekin A-B distantzia hartu, orratza P puntuan jarriz eta aurreko marka moztu P’ puntua izendatuz 4. P eta P’ puntuak lotu zuzenki bat eginez
Zuzenki Bat n Zati Berdinetan Banatzea
1. Erregelarekin A-B zuzenkia marraztu 2. A puntutik hasten den zuzenerdia marraztu 3. Zuzen erdian A puntutik hurbil marka bat egin R puntua marraztuz 4. Konpasarekin A-R distantzia hartu, orratza R puntuan jarri eta zuzen erdian marka bat egin S puntua marraztuz. Pausua errepikatu orratza S puntuan jarriz eta T puntua marraztu 5. T-B puntuak zuzenki batekin lotu 6. Konpasarekin T-S distantzia hartu, orratza B puntuan jarri eta behean marka bat egin 7. Konpasarekin T-B distantzia hartu, orratza S puntuan jarri eta aurreko marka moztu S’ puntua marraztuz 8. 6 eta 7 puntuak errepikatu baina R puntua erabiliz eta horrela R’ puntua marraztu 9. R eta R’ eta S eta S’ puntuak zuzenki batekin elkartu
Angelu Bat Lekualdatzea
1. Angelu bat maraztu eta horren ondoan erregelarekin zuzen erdi bat marraztu T’ puntuan hasten dena. 2. Marraztutako angelua eredua izango da. Ereduan, konpasarekin nahi duzun neurriarekin orratza T puntuan jarri eta bi zuzen erdiak moztu A eta B puntuak sortuz 3. Konpasaren neurri berdinarekin orratza T’ puntuan jarri eta marka bat egin. Marka eta zuzen erdia mozten diren lekuan A’ puntua marraztu 4. Konpasarekin A-B distantzia hartu eta orratza A’ puntuan jarriz aurreko marka moztu eta B’ puntua marraztu 5. T’ eta B’ puntuak lotu zuzen erdi batekin