Geomorfologia: Erliebearen Sorkuntza eta Bilakaera
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 6 KB
Geomorfologia
Erliebea: Luzera eta zabalerako gorabeheren multzoa.
Erliebearen Sorkuntza eta Bilakaera
Faktoreak
Faktore hauek kontuan hartuta daukagun erliebea, historia geomorfologikoaren bilakaeraren emaitza da.
Higadura
Higadura, desgastea edo erosioa, lurrazaleko zoru eta harriak etengabe aldatzen eta gastatzen dituzten prozesu fisiko eta kimikoen multzoa da.
- Erosio lana euria, txingorra eta beste fenomeno natural batzuek egiten dute, baina gizakia da erosionatzaile nagusiena. Mendia jaten dugu. Gutaz gain, miloi asko urtetan ibaiek lan handia egin izan dute, haranak eta kobazuloak sortu dituztelako. Haizea, ura eta gizakia gara erosionatzaile nagusiak.
Faktore Litologikoak
Harri motak kontuan hartzea garrantzitsua da. Hiru harri mota nagusi daude:
- Harri igneoak: Magma hoztean eta solido bihurtzean sortutako harriak dira. Magma lur barnean hozten denean harri plutonikoak (adibidez, granitoa) sortzen dira, eta magma lur kanpoan hozten denean harri bolkanikoak. Biek sorrera bera dute, lur barneko magma horretan. Harri igneoak dauden erliebean apurketak orokorragoak dira, harria gogorra delako.
- Harri sedimentarioak: Haizearen edo uraren eraginez edozein mendi edo puntu desgastatzen denean, partikula horiek sedimentuak dira. Erreka batean segundoro urak berarekin hainbat harri txiki, handi... darama, eta urte askoren buruan partikula guzti horiek pilatzean harri sedimentarioa sortzen dute. Tolesteko joera dute, harri bigunak baitira. Adibidez, kareharria.
- Harri metamorfikoak: Lurrazalaren sakoneko beroak jatorrizko osaera eta testura aldatu dizkietenak dira. Lur barruan dagoen presio eta beroak eragiten diete hor barruan dauden harriei, eta harri horiek elkartu egiten dira beraien materialak batuz, honela harri mota desberdinak sortzen dira, harri metamorfikoak hain zuzen ere. Harri gogorrak dira.
Faktore Tektonikoak
Lurrazalak mugimenduak jasaten ditu. Lur barneko mugimendu horiek kanpoan agerian geratzen dira. Lurraren adina aro geologikotan neurtzen da. Gu bizi garen aro geologikoaren izena Kuaternarioa da. Aro horietan mugimendu tektonikoak egon dira: lurrikarak, sumendien erupzioak, etab.
Lur barneko indar horien eraginez, mugimenduen eraginez hain zuzen ere, kanpoaldean apurketak eta tolesdurak ematea normala da. Material biguna bada tolestu egiten da, eta material gogorra bada apurtu. Bi eratako egiturak ekarri dituzte: egitura tolestua eta egitura failatua.
Historia Geomorfologikoa: Aro Geologikoak
Aro Arkaikoa (4600-570 m.u.)
Garai hartan dena ura egongo litzateke. Penintsulan eta Galiziako Mazizoaren tokian Mazizo Zaharra zegoen.
Aro Paleozoikoa edo Primarioa
Pangea zatitzen hasi zen.
Mugimendu izugarria egon zen. Mugimendu horiek (Orogenia Hertziniarra) lur azpian zegoena gorantz ekarri zuten. Gorantz ekarri zituen hainbat zati egon ziren: Mazizo Hesperiarra, Akitaniakoa, Ebrokoa eta Rif-Betikoko mazizoak, ondoren erosionatuak izan zirenak. Harri metamorfikoak zeuden bertan. Metaketa handia egon zen itsas hondoan.
Aro Sekundarioa
Aro honetan ez da mugimendu orogeniko handirik aipatzen testuan, beraz, labur mantenduko dut.
Aro Tertziarioa
Plaka afrikarra eta euroasiarraren arteko talkak Orogenia Alpetarra sortu zuen. Orogenia honek Pirinioak, Betikoak eta Balearrak, Kataluniako kostaldea, Euskal Herriko mendiak, etab. sortu zituen.
Duero, Tajo eta Guadiana ibaien arroak ere sortu ziren.
Aro Kuaternarioa
Aro honetan gaur egungo erliebearen azken moldaketak gertatu ziren, glaziazioak eta higadura prozesuak direla medio.
Erliebe Eremuak / Eremu Litologikoak
Buztinezko Eremua
Harri sedimentarioak dira nagusi. Erdialdetik ekialderantz hedatzen da.
- Paramoak, badlands, lekuko hegiak, maldak... modelatu tabularra sortzen dute.
Eremu Bolkanikoa
Harri igneoak dira nagusi. Kanarietan aurkitzen da batez ere.
- Konoak, galdarak, domoak, malpaisak, dikeak, rokeak... modelatu bolkanikoa sortzen dute.
Eremu Silizeoa
Harri metamorfikoak dira nagusi. Mendikate zaharretan aurkitzen da.
- Failak (fosak eta horstak) modelatu granitikoa sortzen dute. Forma malguak dira, nahiko borobilduak, ez dira apurtzen.
- Adibideak: Galiziako mendiak, Leongo mendiak, Sistema Zentrala, Toledoko mendiak, Extremadura, Gaztela Mantxako mendiak, Sierra Morena, Pirinio Axialeko mendiak.
Eremu Kareharrizkoa
Harri sedimentarioak dira nagusi. Ekialdean eta mendikate gazteetan aurkitzen da.
- Dolinak (zuloak dira, ondoren sima bihurtzen direnak), simak (zuloak, kobazuloak), poljeak (gastatzen gastatzen eztarriak bihurtzen direnak), eztarriak... modelatu karstikoa sortzen dute.
Zokaloak
- Sorrera: Paleozoikoko aroko mendikateen erosio luzearen ondorioa.
- Materiala: Zaharrak eta gogorrak (granitoa, arbela, kuartzita).
- Itxura: Laua eta borobildua.
- Kokapena: Zokalo Hertziniarra.
Arro Sedimentarioak
- Sorrera: Orogenia Alpetarra (Tertziarioa), sedimentuen pilaketa hondoratutako eremuetan.
- Materialak: Harri sedimentarioak: kareharriak, margak, hareharriak...
- Itxura: Estratu horizontalak. Estratuak marrak bezalakoak dira eta beraien arteko sakonera har dezakete.
- Motak:
- Hondoratutako zokalo zatiak, material zahar eta gogorrak dituztenak (Tajo eta Guadianako arroak).
- Arro prealpetarrak, tolestuta (Ebroko sakonunea eta Guadalquivirrekoa).
Tolestutako Mendikateak
- Sorrera: Orogenia Alpetarrak tolestutako harrien erliebea.