Geosfera Aztertzeko Metodoak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,63 KB
1. Geosfera Aztertzeko Zuzeneko Metodoak
Azaleko harrien azterketa
Azaleko harriei zuzenean begiratuta, iraganean pairatu zituzten prozesuak ondoriozta daitezke, sumendien bitartez azaleratu direlako, higadurak agerian utzi dituelako edo meteorito handiek talka egin duten eremu handietan agerian gelditu direlako.
Barneko harrien azterketa
Zientzialariak geosferaren barnealdera sartu ahal izaten dira, meatzetako indusketen bitartez edo tutu zulagailuekin egindako zundaketen bitartez. Metodo honekin, gutxi gorabehera 13 metroko sakonerako datuak neur daitezke eta harrien laginak hartzeko edo tenperatura neurtzeko balio dute.
Laginen azterketa laborategian
Harrien laginak proba fisikoekin eta kimikoekin azter daitezke edo ebaki mikroskopiko petrografikoarekin ikus daitezke. Azterketa hauen bitartez, harrien konposizioaren informazioa lor daiteke.
2. Zeharkako Metodoak
Zeharkako metodoak eskura ez dauden geosferako eremuei buruzko datuak lortzeko teknika burutsuak erabiltzean oinarritzen dira. Datu hauekin geologoek ezaugarriak ondoriozta ditzakete edo hipotesiak egin ditzakete. Zeharkako metodoen artean esanguratsuenak honako hauek dira:
Metodo grabimetrikoa
Lurreko hainbat eremutan grabitatearen azelerazioaren balioa grabimetro batekin neurtzean oinarritzen da (g-ren balioa 9,8 m/s²). Baina lurrazaleko hainbat eremutan neurtutako balioak balio teorikoaren desberdinak dira. Aldaketa hauei anomalia grabimetriko deritze. Lurraren barneko harrien dentsitateko konposizioko aldaketa gisa interpretatzen dira. Grabitate altua dagoen eremuetan harri dentsoak daude eta grabitate baxua dagoen eremuetan, berriz, dentsitate baxuko harriak.
Metodo magnetikoa
Lurraren eremu magnetikoa sortzeko, geosferaren barruan eremu hori sortzen duen dinamika bat egon behar da. Geologoen ustez, lurrak metal urtuz osatutako kanpo-nukleo bat dauka eta metalezko barne-nukleo baten inguruan mugitzen da. Horrela sortzen da eremu magnetikoa.
Metodo elektrikoa
Metodo hori hainbat eremutako harrien propietate elektriko zehatz batzuk neurtzean oinarritzen da. Propietateen adibide bat eroankortasun elektrikoa da. Izan ere, harri oso trinkoek ur asko duten harri porotsuek baino eroankortasun elektriko txikiagoa dute.
Metodo geotermikoa
Lurrak eratze prozesuan sortutako beroaren zati bat gordetzen du barnean eta askoz bero gehiago sortzen du barruan dituen elementu erradioaktiboen desintegrazioaren bitartez. Beroa fluxu geotermikoaren bitartez ateratzen da.