Geosfera: Konposizioa, Mineralak eta Kristal-Egitura
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,59 KB
Geosferaren Barnealdea
Geosferaren barnealdea aztertzeko metodoek, geruzak osatzen dituzten materialen izaerari, jatorriari eta pairatzen dituzten aldaketei buruzko informazioa ematen dute. Halaber, informazio hori funtsezkoa da Lurraren barnealdearen portaera dinamikoa ondorioztatzeko.
Zerez Dago Egina Geosfera?
Nukleoa metalez egina dago. Geosferaren gainerako geruzak, hala nola, lurrazala eta mantua, konposizio eta egoera desberdinetako harriez osatuta daude, eremu bakoitzeko baldintzen arabera. Harriak, % 98 taula periodikoko zortzi elementuz osatuta daude, hauei elementu geoikimiko esaten zaie, eta hauek dira: oxigenoa (% 46), silizioa (% 27), aluminioa (% 8), burdina (% 5), kaltzioa (% 3), sodioa (% 2) eta bestelakoak. Elementu hauek lotura kimikoen bitartez konbinatzen dira mineralak eratzeko, mineralak baitira geosferaren oinarrizko materiala.
Zer Dira Mineralak?
Mineraltzat jotzeko, substantzia batek hainbat baldintza bete behar ditu:
- Solidoa izatea.
- Ez-organikoa izatea.
- Prozesu naturalen bidez sortua izatea.
- Konposizio kimiko homogeneoa izatea. Espezie batek oinarrizko konposizio kimikoa izatean da minerala.
- Baldintza-tarte jakin batean egonkorra izatea. Mineral bakoitza presio eta tenperatura muga batzuen barruan agertzen da bakarrik.
- Kristal-egitura izatea. Mineral baten osagai kimikoek hiru dimentsioko barne-egitura simetrikoa osatu behar dute.
Kristal-Egitura eta Kristalak
Mineral baten kristal-egitura minerala osatzen duten atomoen, ioien edo molekulen hiru dimentsioko ordenatze simetrikoa da. Hauen posizioa X izpien difrakzio teknikaren bidez kalkula daiteke. Honi esker, barne-egitura kristal-sare izeneko hiru dimentsioko sare eran irudika daiteke. Koordinatu-ardatz batetik abiatuta trazatutako irudimenezko lerroen sistema bat da, mineralaren osagaiek betetzen duten espazioaren puntuak (nodoak) lotzen ditu. Mineral baten kristal-sarea gela unitate izeneko egitura-unitate baten ondoz ondoko errepikapen simetrikoez osatuta dago. Honako ezaugarri hauek ditu:
- Hiru bektore ditu (a, b, eta c).
- Hiru bektoreek osatzen duten beste hiru angelu (alfa, beta eta gama).
Kristal-sare zehatz bakoitzak gela unitate bat dauka berezko bektore eta angelu konbinazio batekin. Baina, konbinazioak ez dira amaigabeak, simetrikoak izan behar direnez gero, simetria motekin bat etor daitezke bakarrik. 14 sare bakarrik aurkitzen dira mineral naturalean, eta geologoek zazpi kristal-sistemetan biltzen dituzte.