Geosferaren Konposizioa: Mantua eta Nukleoa

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,2 KB

MANTUA

Mantua geosferan masarik eta bolumenik handiena duen geruza da. Lurrazaleko harriek baino dentsitate gutxiagoko harriek osatzen dute eta harrion artean peridotitak nabarmentzen dira. Honen barnean hiru eremu banatzen dira: goi-mantua, behe-mantua eta mantu-nukleo muga.

Goi-mantua

Goi-mantua Mohorovicic-en etenetik 670 km-ko sakonerenaino hedatzen da. Kanporago duen eremua zurruna da eta portaera dinamikoa du, lurrazala bezala. Bi geruzek 100km lodiera duen egitura bakarra eratzen dute (litosfera). Honen azpian, goi-mantua plastiko bihurtzen da harrien tenperatura eta presioen eraginez. Zuzenean litosferaren azpian, uhin sismikoen hedapenaren abiadura murriztapena hautematen da, partzialki urtutako harrien presentziaren baliokideak. Hau, sumendi-jarduera handiko edo jarduera tektoniko oso biziko eremuen azpian bakarrik detektatzen delako gertatzen da.

Behe-mantua

Behe-mantua 670 km-ko sakoneran hasten da. Muga horretatik aurrera, mineralek barne-egitura trinkoagoak dituzte, ondorioz, osatzen dituzten harriek dentsitate handiagoa dute. Presio handien eta tenperaturen eraginez, harriek portaera plastikoa dute materialaren fluxua ahalbidetzeko.

Mantu-nukleo muga

Behe-mantuaren azken 200 km-ak betetzen ditu, nukleoa ukituz eta honekin elkarreraginez. Geruza honen uhin sismikoen hedapen-abiaduraren murriztapenak detektatzen dira. Horrek partzialki urtutako materialek (haien plastikotasuna aprobetxatuz) litosferara iristen dira.

NUKLEOA

Nukleoa geosferaren geruzarik sakonena da. Funtsean, geruza hau burdinaz osatutako esfera bat da. Nikel kantitate (% 5-10), sufre eta oxigeno kantitate txikiak ditu baita. Metodo sismikoarekin, etenaren bitartez banandutako bi eremu hauek bereiz daitezke: barne-nukleoa eta kanpo-nukleoa.

Kanpo-nukleoa

2900etik 5100 km-ra bitarteko sakoneran kokatzen da. Metal likidoz osatuta dago eta material korronteak ditu barnean, tenperatura eta dentsitate aldaketen eraginez.

Barne-nukleoa

Lurraren erdian kokatzen da, 5100 km-ko sakoneratik aurrera. Metal solidoz osatuta dago, bertako presio altuek metalak urtzea eragozten duelako (tenperaturak oso altuak diren arren).

GEOSFERAREN KONPOSIZIOA

Entradas relacionadas: