Gernikako Estatutua: Autonomiaren Bidea eta 1978ko Konstituzioa
1978ko Konstituzioa eta Euskal Alderdiak
Autodeterminazioa eta Autonomiaren Eskubidea
Euskal alderdiek bi proposamen nagusi aurkeztu zituzten: bata, autodeterminazio eskubidea onartzearena, eta bigarrena, “reintegración foral” delako proposamena. Ez bata eta ez bestea ez ziren onartu. Horren ordez, autonomiaren eskubidea onartu zen, autodeterminazio eskubidearen ordezko gisa agertuz.
1978ko abenduaren 6an Espainiako Konstituzioa bozkatuko zen, eta euskal alderdi guztiek, PNVk barne, abstentziorako deia egin zuten, konstituzio horrekiko desadostasuna agertzeko. Bozketa argia izan zen: Euskal Herriak ezetz esan zion Konstituzioari.
GERNIKAKO ESTATUTUA: Idazketa eta Negoziazioa
Estatutu Proiektuaren Idazketa (1978)
Konstituzioaren eztabaida amaiturik, autonomia estatutu-proiektua idazteari ekin zitzaion. Euskal Parlamentarien Batzarra izan zen proiektua idazten hasi zena:
- 1978ko azaroaren 20a: Estatutu-proiektua idazteko lantaldea eratu zen.
- 1978ko abenduaren 29a: Bost astetan idatzitako proiektua Euskal Parlamentarien Asanbladak onetsi zuen Gernikan.
- Hurrengo eguna: Proiektua Madrilen aurkeztu zen.
Moncloako Negoziazioak eta Murrizketak
1979ko martxoan, Espainiako Konstituzio berria onartu ondorengo hauteskunde orokorren ostean, Espainiako gobernu berria eratu zen, Adolfo Suárez buru zuelarik. Horren ondoren hasi zen autonomia estatutuaren tramitazio parlamentarioa.
Karlos Garaikoetxea (euskal parlamentarien izenean) eta Adolfo Suárez (Espainiako presidentea) Madrilen bildu ziren estatutua negoziatzeko. Moncloako jauregian egindako bileretan, Espainiako gobernuak aurkeztutako proiektuari aldaketa ugari egin zizkion, estatutuaren ahalmenak nabarmen murriztuz.
Hala ere, PNVk eta EEk akordioa sinatu zuten, bilerak burutu ziren jauregiaren izenez ezagutzen den estatutua sortuz: Moncloako Estatutua.
Erreferenduma eta Onarpena (1979ko Urriak 25)
Estatutu hori onartzeko erreferenduma antolatu zen 1979ko urriaren 25erako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Estatutuaren aldeko indarrek (PNV, EE, PSOE, PCE eta UCD) kanpaina indartsua jarri zuten abian. Ezker abertzaleak, aldiz, abstentzio aktiborako deia egin zuen.
Erreferendumaren emaitzak hauek izan ziren:
- Baiezkoa: %53,97
- Abstentzioa: %40,30
- Ezezkoa: %3,07
Baiezkoak ezezkoari irabaztean, Gernikako Estatutua onartua geratu zen. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa biltzen zituen instituzio autonomoa sortu zen: Eusko Legebiltzarra eta Eusko Jaurlaritza. 1980ko martxoan Eusko Legebiltzarreko lehen hauteskundeak egin ziren eta EAJk irabazi zituen.
vasco con un tamaño de 2,79 KB