Gernu-Aparatuaren Asaldurak eta Gaixotasunak: Sintomak eta Definizioak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,23 KB

Gernu-Kantitatearen Asaldurak

  • Poliuria: Gernu-kantitate handiegia kanporatzea (egunean 3000 mL baino gehiago).
  • Oliguria: Gernu-kantitate gutxi kanporatzea (egunean 100-400 mL baino gutxiago).
  • Anuria: Gernurik ez kanporatzea (egunean 50-100 mL baino gutxiago).

Gernuaren Konposizioaren Asaldurak

  • Hematuria: Gernuan odola (hematiak) agertzea.
  • Leukozituria: Leukozito asko agertzea gernuan. Kantitatea minutuko milioi bat baino handiagoa bada, Piuria deritzo.
  • Bakteriuria: Bakterioak agertzea gernuan.
  • Proteinuria: Proteinak agertzea gernuan.
  • Glukosuria: Glukosa agertzea gernuan.
  • Koluria: Bilirrubina agertzea gernuan (gernuak koñakaren kolorea hartzen du).

Mikzioaren Asaldurak

  • Disuria: Mina izatea txisa egiterakoan.
  • Enuresis: Gauean txisa egitea konturatu gabe.
  • Polakiuria: Egunean zehar gernu-kantitate txikiak sarritan egitea.
  • Nikturia: Gauetan sarritan txisa egitea.
  • Tenesmo Besikala: Gernua kanporatzeko gogoak izatea eta ez lortzea, edo kantitate gutxitan egitea.
  • Gernu-Inkontinentzia: Gernu-maskuriaren kontrol falta, gernua nahi gabe galtzea eragiten duena.

Birxurgapena eta Jariaketa

Giltzurrunen funtzionamenduan funtsezkoak diren bi prozesu dira:

  • Birxurgapena: Iragazitako substantziak (nefronaren tubuluetan daudenak) berriro odolera igarotzeari deritzo.
  • Jariaketa: Aurkako prozesua da, substantziak odoletik nefronaren tubuluetara pasatzea.

Prozesu hauek gure organismoaren beharren arabera gertatzen dira, eta tubulu bihurgunetsu proximala, Henleren lakioa eta tubulu bihurgunetsu distala zeharkatzen dituzte. Azkenik, lortutako likidoa (gernua) ureterrerantz kanporatzen da.

Gernu-Aparatuaren Gaixotasun Nagusiak

Giltzurrun-Gutxiegitasuna

Giltzurrunaren asaldura da, non hondakin-produktuak gutxi kanporatzen diren eta gorputzean pilatzen diren. Akutua edo kronikoa izan daiteke.

Sintomak eta zantzuak:

  • Nekea
  • Botaka egiteko gogoak
  • Nahasmendua
  • Giltzurrun pareko mina
  • Tentsio arterial altua (hipertentsioa)

Pielonefritisa

Giltzurrun-pelbiseko infekzioa da, bakterioek eragindakoa.

Sintomak eta zantzuak:

  • Sukarra
  • Mina giltzurrun parean
  • Ondoeza
  • Botaka egiteko gogoak

Zistitisa

Maskuriaren hantura da. Normalean infekzioek sortzen dute eta sarriago gertatzen da emakumeetan.

Sintomak eta zantzuak:

  • Disuria (mina txisa egiterakoan)
  • Gernuak usain gogorra izatea
  • Tenesmoa

Litiasia (Giltzurruneko Harriak)

Giltzurruneko edo gernu-bideetako harriak/kalkuluak dira. Kaltziozkoak edo azido urikozkoak izan daitezke.

Txikiak badira, erraz kanporatzen dira; handiak badira, ordea, min handia eragiten dute kanporatzean (ureterrak buxatu ditzakete). Koliko nefritikoaren kausa nagusia da (dolor que se produce al expulsar las piedras).

FRA (Fracaso Renal Agudo)

Giltzurrun-funtzionamenduaren porrota da, guztizkoa edo partziala izan daitekeena.

Sintoma nagusia: Oliguria.

Beste sintoma batzuk:

  • Botaka egitea
  • Nekea
  • Nahasmendua

Sindrome Nefritikoa

Glomeruluaren hantura eragiten duen afekzio-multzoari deritzo. Bat-batean agertzen da, asaldura autoimmuneengatik (adibidez, lupusa) edo estreptokokoek eragindako infekzioagatik.

Sintomak:

  • Oliguria
  • Hipertentsio arteriala
  • Nekea
  • Edema

Uretritisa

Uretraren pareten hantura da. Normalean bakterioek eragindako infekzioengatik sortzen da.

Tumoreak

Sarriago gertatzen dira gizonezkoetan (65 urtetik gorakoetan).

Entradas relacionadas: