Gerra Aurreko Euskal Kultur Erakundeak eta Euskara Batua
Clasificado en Francés
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,81 KB
Lore Jokoak (Antoine d'Abbadie)
- Aurkeztutako lanek ez zuten maila literario oso altua.
- Bertsolari eta poeten arteko mugarik eza zen ezaugarri.
- Sail berriak landu ziren.
- Saritutako lanik onenak Euskal-Erria aldizkarian argitaratu ziren.
Eusko Ikaskuntza (Oñati, 1918)
- Ikastola berrientzako testuliburuak sortu zituen.
- Euskal gaiei buruzko uda ikastaroak antolatu zituen.
- Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua prestatu zuen.
- Manuel Lekuonak Bergarako V. Biltzarrean emandako hitzaldia erabakigarria izan zen bertsolarien etorkizunerako.
- Gerraren ondorioz, Iparraldean bakarrik jarraitu ahal izan zuen, Jose Migel Barandiaranen eraginez.
- 1978an berrantolatu zen gaur egungo egiturara iristeko.
Euskaltzaindia (1918)
Sortzaileak: Resurreccion Maria Azkue, Arturo Kanpion, Luis Urkixo eta Jean Elizalde. (Gaur egungo presidentea: Andres Urrutia).
- Helburua: Euskararen batasuna lortzea.
- Bi lan-arlo nagusi:
- Iker saila: Hizkuntzaren azterketa zientifikoa.
- Jagon saila: Hizkuntza zaindu eta zabaltzea.
- Euskera aldizkarian hizkuntzalaritza zein literaturako ikerketa lanak argitaratu zituen.
Euskara Batuaren Historia
Hizkuntza Proiektu Goiztiarrak
- Sabin Aranaren hizkuntza proiektua:
- Lecciones del euskera bizkaino liburuan euskara batzearen kontra agertu zen.
- Ortografia bateratua beharrezkotzat jo eta onartu zuen, baina horrek euskalkien arteko desberdintasunak areagotu zituen.
- Izendegiaren bidez izen berriak sortu zituen (sabinismoak), ordura arteko asko erdarazkoak zirelakoan.
- Hitz berriak sortu zituen garbizalekeriaren ildotik.
- Resurreccion Maria Azkueren proiektua: Gipuzkeran bereziki, baina beste euskalkiez aberastuta, euskalki literario komun bat ('gipuzkera osotua') osatzea proposatu zuen.
- Federiko Krutwigen hizkuntza proiektua: Lapurtera klasikoan eta lehen euskal idazleetan oinarrituriko eredu literario bat proposatu zuen.
- Luis Villasanteren hizkuntza proiektua: Joera kultuetatik aldenduz, herri-hizkeraren formak eta lapurtera klasikoa hobetsi zituen eredu gisa.
- Euskaltzaindiaren proiektua (1968): Koldo Mitxelena hautatu zuten euskara batuaren oinarriak finkatzeko lan-proiektua egiteko.
Arantzazuko Biltzarra (1968) eta Ondorioak
- Arantzazuko Biltzarrean aurkeztutako txostenak (Mitxelenak idatzia) batasuna ezinbestekotzat jo zuen.
- Euskalkiek ez zuten lehentasunik izango batasunean, baina haien aberastasuna kontuan hartuko zen.
- Akordioa: Euskalkiak ez aldentzea, baizik eta batasunaren bidez elkarrengana hurbiltzea.
- Emaitza: Erdialdeko euskalkietan (gipuzkera, lapurtera, nafarrera) oinarritutako eredu bat sortu zen, beste euskalkien ekarpenak integratuz.
- Ortografia arau berriak ezarri ziren (letra bikoitzak ezabatzea, H letraren erabilera arautua...).
- "Euskal hitzaren" definizioa onartu zen: hizkuntzan tradizioz sustraitua dagoen edozein hitz, jatorria edozein izanda ere.
- Morfologia eta deklinabidea finkatu eta arautu ziren (adibidez, zerik kasua, -a itsatsia...).
Euskaltzaleak Elkartea (Arrasate, 1927)
- Herri-jendeak osatzen zuen nagusiki.
- Euskara Eguna, Olerti Eguna eta Antzerki Eguna bezalako ekimenak bultzatu zituzten.
- Xabier Lizardik euskara hutsezko egunkari bat sortzeko nahia adierazi zuen taldearen baitan.
- Jose Ariztimuño "Aitzol"-ek Euskal Herriko lehen bi Bertsolari Txapelketa Nagusiak antolatu zituen Donostian (1935 eta 1936), elkartearen laguntzarekin.