Gerra Hotza (1945-1991): Gatazka, Blokeak eta Ondorioak
Clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB
Gerra Hotza (1945-1991)
Gerra Hotzaren Jatorria eta Definizioa
Zer izan zen Gerra Hotza? 1946-1990 urteetan AEB eta SESBen arteko gatazka izan zen, gerrara iritsi ez zena. Bi bloke nagusi sortu ziren: mendebaldekoa eta komunista.
Mendebaldeko Blokea: Kideak eta Ezaugarriak
Estatu Batuen estrategia globala: AEBren helburua komunismoa ez zabaltzea zen. Horretarako, aliantza militarrak sortu zituen ekialdeko blokea inguratuz, adibidez, NATO.
Politika eta Ekonomia Sistemak
Politika Sistemak
Mendebaldeko Europan demokrazia ezarri zen, oinarri hauekin:
- Hauteskunde libreak
- Herri subiranotasuna
- Botere politikoen banaketa
- Herritarrei eskubideak eta betebeharrak aitortzea
- Aniztasun politikoa
Ekonomia Sistema
Ekonomia liberala zen nagusi, askatasunean eta enpresa pribatuetan oinarritua.
Bloke Komunista: Kideak eta Ezaugarriak
Bloke komunisten eraketa estatubatuarren ekimenen aurka egiteko sortu zen. Horretarako, hainbat erakunde paralelo sortu ziren:
- Marshall Plana - COMECON
- Alemaniako Errepublika Federala (AEF) - Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED)
- NATO - Varsoviako Ituna
Herri Demokrazien Ezaugarriak
Herri demokrazien ezaugarri nagusiak hauek ziren: alderdi bakarra, diktadura eta askatasun falta.
Gerra Hotzeko Armamentua eta Gatazkak
Armamentu Norgehiagoka
SESBek eta AEBek mota guztietako arma kopuru izugarriak ekoitzi zituzten, arerioa gainditzen saiatzeko.
Terrorezko Oreka
Bi blokeek hainbesteko parekotasuna zuten armamentuan, horrek elkarren aurka gerrarik piztea eragozten zuela, erabateko suntsipena gertatuko zen beldur zirelako.
Eskualdeko Gatazkak
Intentsitate txikiko gatazkak ziren, mundu osoko bakea arriskuan jartzen ez zutenak. Herrialde bakoitza noren alde zegoen erabakitzen zen gatazka horietan.
Blokeen Kontrola eta Ahultzea
Blokeek biztanleen ideologia kontrolatu eta aurkakoa ahultzen saiatu ziren.
Gerra Hotzaren Faseak
Tentsio Handieneko Aldia (1947-1953)
Fase honetan bi krisi garrantzitsu gertatu ziren:
- Berlingo Blokeoa: Erresuma Batuak, Frantziak eta AEBek kontrolatzen zituzten lurraldeak elkartu zituzten. Horren aurka, SESBek Berlin blokeatu zuen, baina ez zuen lortu (hegazkinen bidez hornitu zen hiria).
- Koreako Gerra: Korean gerra zibila piztu zen. Iparraldea (SESB) komunista zen eta hegoaldea (AEB) ez-komunista. Gerraren ondoren, egoera hasierakoaren antzera geratu zen.
Bigarren Gerra Hotza
Berriro ere armamentu norgehiagoka indartsua izan zen: arma berriak, gastu handia, etab. SESBek ezin izan zion eutsi, diru faltarengatik.