Gerra Hotza: Blokeak, Gatazkak eta Estrategiak (1947-1955)

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,83 KB

1.- Zer izan zen Gerra Hotza?: Mundua elkarren aurkako bi bloketan banatu zen. Batetik, Mendebaldeko blokea zegoen: Estatu Batuak buru, eta Mendebaldeko Europako haren aliatuak. Bestetik, bloke komunista: Sobietar Batasuna eta Ekialdeko Europako haren aliatuak.

Aliatuen arteko harremanak hondatzea

Grezian, gerra zibila zegoen, komunistak eta monarkikoak lehian ari zirelako. Estatu Batuarrek Greziako monarkikoei laguntzea erabaki zuten, komunistek boterea bereganatzea eragozteko. Estatu Batuek eta SESBek beren eragin-eremuak sendotu zituzten. Amerikarrek Marshall Plana abiatu zuten 1947an, ekonomia berpizteko laguntzen programa. SESBek Kominform erakundea sortu zuen.

2.- Berlingo blokeoa: Lehen liskarra Berlingo krisia izan zen. Alemania eta hiriburua, Berlin, lau sektoretan banatu zituzten. 1948an, AEBek, Britainia Handiak eta Frantziak beren sektoreak batu eta AEF sortu zuten. SESB bateratzearen aurka zegoen, eta errepresalian, Mendebaldeko Berlin blokeatu zuen, sobietar sektorean baitzegoen. Aliatuek, hiria airetik hornitzea lortu zuten, aireko zubi baten bidez. Ondoren SESBek Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zuen bere sektorean.

Koreako Gerra (1950-1953)

Koreako gerra (1950-1953) piztu zen. Japoniaren kolonia ohia zen. Japoniak Bigarren Mundu Gerran porrota izan ondoren, Korea bi eremutan banatu zuten: iparraldea eta hegoaldea; muga 38. paraleloaren parean zegoen. Iparraldeak erregimen komunista zuen; hegoaldean, berriz, estatubatuarrak komunismoaren aurkako diktadura babesten zuten. 1950ean Ipar Koreak Hego Korea inbaditu zuen. NBEk inbasioa gaitzetsi zuen eta esku hartzea onetsi zuen, gatazka amaiarazteko. Estatu Batuak buru zituela, Hego Korea berreskuratzeari ekin zion, eta Ipar Korean sartzea ere lortu zuen. Txinak Ipar Korea babesten zuela jakinarazi zuen. Gertaera horiek zirela eta, MacArthur jeneral estatubatuarrak, NBEn tropen buru zenak, bonba atomikoa erabiltzea proposatu zuen, baina jenerala kargutik kendu zuten proposamen hori egiteagatik. Azkenean, tregoa sinatu zen 1953an, bien arteko muga gerraren aurrekoa izango zela. Oso ondorio larriak ekarri zituen, milioi bat pertsona baino gehiago hil ziren hiru urte horietan.

3.- Estatu Batuen estrategia: Komunismoaren aurka egitea zuten helburu, Europan zuten eragin-eremutik kanpo.

Estrategiak

  • Europan, ekonomia laguntzak eman zituzten (Marshall Plana) eta erakunde militar bat sortu zuten: NATO.
  • Europatik at, Rio de Janeiroko Ituna sinatu zuten, SEATO Asiako estatuekin, eta Bagdadeko Ituna Ekialde Erdiko herrialdeekin.
  • Gainera, Estatu Batuek aldebiko itunak sinatu zituzten zenbait herrialderekin: esaterako, Espainiarekin eta Japoniarekin.

Mendebaldeko blokeo politika-sistemak

Estatu Batuek beren blokearen barruan sistema demokratikoak ezartzearen alde egin zuten. Oinarriak:

  • Hauteskunde libreak
  • Botere politikoaren banaketa
  • Eskubideak eta betebeharrak
  • Politika aniztasuna

Baina AEBk diktadurak onartu zituen komunismoa geldiarazteko ona zela pentsatuz.

Ekonomia sistema

Mendebaldeko blokeak ekonomia kapitalistari eutsi zion. Bi printzipio zituen: jabetza pribatua eta merkatu libreak eskaintza eskarien legeari. Ekonomian estatuaren esku-hartzea areagotzea izan zen gerraren osteko berrikuntza nagusia.

4.- Bloke komunistaren eraketa: Mendebaldeko blokea antolatzen ari ziren aldi berean, Bigarren Mundu Gerra amaitzean, sobietarrek onartu zuten beren eremuan indar politiko guztien koaliziozko gobernuak eratzea; Polonian, Hungarian, Txekoslovakian, Errumanian eta Bulgarian, alderdi komunistek kontrolatzen zituzten, boterea oso bereganatua zuten. Bloke hori, estatubatuarren ekimenen aurka egiteko antolatu zen.

Bloke Komunistaren Antolaketa

  • Marshall Planari erantzuteko, Sobietar Batasunak COMECON antolatu zuen 1949an.
  • 1949an SESBek AED sortu zuen.
  • NATOren sorrerari erantzuteko, sobietarrek Varsoviako Ituna eratu zuten 1955ean.

Komunismoa beste herrialde batzuetara ere hedatu zen. Europan, Jugoslavian eta Albanian baina SESBen mende izan gabe. Europatik at, Txinan eta Ipar Korean nagusitu ziren.

5.- Norgehiagoka militarra: Gerra amaitzean, Estatu Batuek soilik zituzten arma nuklearrak, baina SESBek ere bere lehen bonba atomikoa leherrarazi zuen. Armamentu-norgehiagoka hasi zen bi superpotentzien artean; arma nuklearrak, misilak, hegazkinak… Terrorezko oreka erabateko suntsipena gertatuko zen beldur zirelako.

Norberaren blokea kontrolatzea eta aurkakoarena ahultzea

Blokeek biztanleriaren ideologia kontrolatu zuten. Estatu Batuek diktadurak onartu zituzten. McCarthy senatariak sorgin ehiza komunista izatea leporatu zieten. Sobietar blokean errepresio gogorra zegoen.

Entradas relacionadas: