Gerra Hotza: Ezaugarriak, Etapak eta Gertaera Nagusiak

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

Gerra Hotzaren Ezaugarri Nagusiak

  • Defentsarako aliantza militarrak eratzea: Bi aliantza nagusi sortu ziren: Ipar Atlantikoko Tratatuaren Erakundea (NATO), Estatu Batuek gidatua, eta Varsoviako Ituna, Sobietar Batasunak gidatua.
  • Armategi militar handia sortzea: Bi blokeek armamentu lasterketa abiatu zuten. Etsaiari suntsipen osoarekin mehatxu egiteko arma konbentzionalak eta nuklearrak erabili zituzten. Blokeen arteko armamentu orekak bien arteko gatazka militar zuzena eragotzi zuen.

Gerra Hotzaren Etapak

Tentsio Handieneko Aldia (1947-1956)

  • Berlingo Blokeoa

    Berlingo hiria lau okupazio-gunetan zatitu zen, sobietarrek kontrolatutako Alemaniako sektorean zegoen. Mendebaldeko aliatuek Alemaniako okupazio-guneak bateratzea erabaki zutenean, Stalin aurka agertu zen. Horren aurrean, aliatuek aireko zubia sortu zuten, herritarrak hornitzeko, Stalinek blokeoa altxatu zuen arte. Krisi horren ondorioz, Alemania bi estatutan banatu zen: Alemaniako Errepublika Federala (AEF), mendebaldeko blokearen barruan, eta Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED), sobietarren blokearen barruan.

  • Koreako Gerra

    Japoniak Bigarren Mundu Gerran porrota izan ondoren, Korea bi gunetan banatuta geratu zen: iparraldea, sobietarren kontrolpean, eta hegoaldea, Estatu Batuen eraginpean. Ipar Koreak hegoaldea inbaditu zuenean gerra piztu zen. Ipar Koreak SESBen eta Txinako gobernu komunistaren laguntza izan zuen.

Bakezko Bizikidetza (1956-1977)

Sobietar Batasuna potentzia nuklear bihurtzeak elkar suntsitzeko gaitasuna (MAD) benetakoa bihurtu zuen. Horrek bi blokeen norabide politikoa aldatu zuen, Kennedy Estatu Batuetan eta Krustxev Sobietar Batasunean buruzagi zirela. Ekimen nagusia Krustxev-ena izan zen, nahiz eta hasieran gatazka larriak egon ziren.

Distentsioaren Hedapena

Aurreko gatazkek sortutako tentsioaren ondorioz, bi blokeen artean elkar-ulertze handiagoa sortu zen. Bi superpotentzietako buruzagi berriak izan ziren protagonista nagusiak: Johnson eta Nixon Estatu Batuetan, eta Breznev Sobietar Batasunean.

Protesta Mugimenduak

Ikasleen matxinadak agertu ziren, desarmearen alde eta Vietnamgo Gerraren aurka. Sobietar blokean, Hungarian eta Txekoslovakian altxamenduak egon ziren, eta SESBek modu militarrean zapaldu zituen.

Entradas relacionadas: