Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa: Ondorioak eta Blokeen Sorrera
Clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB
Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa
Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak
- Demografiaren arloan: Gerran 55 milioi pertsona hil ziren, eta milioika pertsona zaurituta edo elbarrituta geratu ziren, bai militarrak, bai herritarrak. Hau, aireko bonbardaketen eta kontzentrazio esparruetan sartzearen ondorioz gertatu zen.
- Gizarte arloan: Gerraren ankerkeriak eta egindako genozidioek krisi moral handia eta herritarrengan aztarna sakona utzi zituzten.
Mundua Bloketan Banatzea (1946-1947)
Blokeen Sorrera
Munduko gatazkak ez ziren bake konferentzien bidez amaitu. Bi superpotentzia irabazlek, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak, sistema politiko, ekonomiko eta sozial desberdinak zituztenez, horien artean gatazkak sortu ziren, mundua elkarren kontrako bi bloketan banatuz.
Gerra amaitzean, superpotentzia bakoitza ahalik eta aliatu gehien lortzen saiatu zen. Estatu Batuek Mendebaldeko Europako herrialde askotan eratutako koalizio-gobernuetatik komunistak kanporatzera behartu zituzten. Sobietar Batasunak, berriz, bere armadak Erdialdeko eta Ekialdeko Europan okupatuta zituen herrialdeetan komunismoa ezarri zuen.
Apurketaren Hasiera
1947an bi superpotentzien arteko apurketa gertatu zen. Harry Truman, Estatu Batuetako presidenteak, “Truman Politika” ezarri zuen. Politika horren bidez, Sobietarren presiopean Erdialdeko eta Ekialdeko Europan erregimen komunistak sortu zirela salatu zen, eta komunismoaren hedapenak mehatxatutako herrialdeei laguntza eskaini zitzaien. Europan, base militar gehiago ezarri zituen eta berreraikitzeko laguntza ekonomikoa eskaini zuen (Marshall Plana).
Horren ondorioz, mundua elkarren aurka zeuden bi bloketan banatu zen: kapitalista, Estatu Batuek buru, eta komunista, Sobietar Batasunak buru. Europan, bien arteko zatiketa irudimenezko lerro batez egin zen, “Burdinazko Hesia” izenekoa, Elba ibaiaren bokaletik Trieste hiriraino hedatzen zena.
Gerra Hotza
Gerra Hotzaren Ezaugarriak
Blokeen arteko harremanek liskar latza eragin zuten, eta horri Gerra Hotza esaten zaio. Etengabeko tentsio militar, ideologiko eta diplomatikoen egoera izan zen, baina ez zuen gatazka armaturik ekarri.
Bloke bakoitza nagusitasun ekonomiko eta militarra ezartzen ahalegindu zen. Horretarako, lankidetza ekonomikorako tresnak ezarri zituzten:
- Mendebaldeko blokean: Marshall Planak Ipar Amerikaren laguntza eskaini zuen Europa berreraikitzeko.
- Ekialdeko blokean: COMECON elkartea sortu zen, kideen arteko koordinazio ekonomikoa eta laguntza helburu zituena.