Gerra Osteko Euskal Literatura: Monzon, Zaitegi eta Mirande

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,87 KB

Gerra Ondorengo Urteak: Isiltasunetik Berpizkundera

Gerra ostean ia erbateko isiltasuna egon zen euskal letretan. Gaztelaniak hartu zion lekua euskarari. Isiltasun hori Telesforo Monzonek urratu zuen. Berak idatzi zituen lehen bertso libreak, 1945. urtean (Mexikon): Urrundik, bake-oroi. Euskal Herrian, Salbatore Mitxelenak Arantzazu poema argitaratu zuen, 1949an.

Aldizkari Aipagarrienak

  • Egan
  • Euzko-gogoa
  • Egan (euskara hutsean)
  • Otoizlari
  • Zeruko argia
  • Jakin

Telesforo Monzon: Politikaria eta Idazlea

Gerra ostean Mexikora ihes egin zuen. Hasieran Erromantizismoaren eragina jaso zuen, eta azkenean sinbolismorako joera agertu zuen, poesia narratiboa eginez. Obra nagusiak:

  • Urrundik, bake-oroi
  • Gudarien egiñak

Jokin Zaitegi eta Euzko-Gogoa Aldizkaria

Arrasateko apaiz hau gerra aurretik bidali zuten ordenak Guatemalara lanera. Bertan, Goldaketan liburua argitaratu zuen. Zaitegik Euzko-Gogoa aldizkaria sortu zuen. Bertan Orizek, Arestik, Mirandek... hartu zuten parte. Talde horri katakonbetako belaunaldia deitu izan zaio.

Egile Nagusiak eta Lan Nagusiak
  • Salbatore Mitxelena: Arantzazu
  • Nemesio Etxaniz: Lur berri bila
  • Xabier Diharce "Iratzeder": Aphez, Amen besta, Ezkila eta tirola, Ezkongai, Pindar eta Lanho, Zeru-menditik.
Jon Mirande: Ez-kristaua eta Paganoa

Paris-en bizi izan zen; Gabonetan gaixorik zegoela bere buruaz beste egin zuen. Kultura handiko idazlea izan zen. Garaiko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak: Euzko-gogoa, Egan,... Euskal moralitatearen oinarri guztien kontra joan zen: pentsaera faxista, ez-kristau, ez-demokrata,... Euskalduna zen baina ez zuen abertzaleen euskaldun fededun topikoa onartzen. Beste ezaugarri batzuk:

  • Paganoa zen.
  • Itsusiaren estetika.
  • Ironia eta humore beltza.
  • Hoskidetasuna eta erritmoa.
  • Sinbolismorako eta kontzeptismorako joera.
Gabriel Aresti: Harriaren Zikloa

Bilbotarra eta erdalduna jaiotakoa. Hizkuntza umezurtza izanagatik, euskalduna leialenak besteko maitasuna zion euskarari eta euskal kulturari. Poesia sinbolistaren bidetik hasi zuen ibilbidea (Maldan behera). Harriaren zikloa idatzi zuen:

  • Harri eta herri
  • Euskal harria
  • Harrizko herri lau
  • Azken harria

Europako poesia sozialaren eragina jaso zuen.

Entradas relacionadas: