Gerra Zibila Euskal Herrian (1936): sarrera eta ondorioak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,04 KB

Gerra zibila Euskal Herrian — sarrera

Gogoratu: gerra zibila 1936ko uztailaren 18an hasi zela. Urte bereko urriaren 1ean Euskal Herriko autonomia‑estatutua onartua izan zen. Proiektu hura, dena den, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa aplikatzeko onartu zen, Nafarroak ez baitzuen ospatutako erreferendumean parte hartu nahi izan. Beraz, estatutua eta Eusko Jaurlaritzaren lana gerrak erabat baldintzatu zuten.

Euskal Gobernua eta gerra zibila Euskadin

1936ko urrian Euskal Gobernua osatu zenean, gerraren zenbait hilabete pasatuak ziren dagoeneko, eta une haietan legezkotasun errepublikarraren defentsa Euskadin ezkerreko alderdiek kontrolatutako Defentsa Juntzen esku zegoen. Urritik aurrera, ordea, Gobernua izango zen gerraren gora‑beheraz eta bere kontrolpeko lurraldeko bizitzaz arduratuko zena: Bizkaiko probintzia, Eibar eta Arabako iparraldea, 700.000ra heltzen ez zen biztanle‑kopuruarekin.

Bere kargupean zeuden polizia —Ertzaña— eta armada, baita txanpona, posta eta beste herrialde batzuekiko harremanak ere. Estatutuko letran egon ala ez, gerraren dinamikek bertan aurrikusitako konpetentziak neurri handi batean gainditzera behartu zituzten.

EAJk eta iraultza soziala

EAJk zuen kontrola kontuan harturik, ez zen iraultza sozialik ezagutu, beste gune batzuetan gertatu zenaren aldean. Ondorioz, ez zen izan kolektibizaziorik edo nazionalizaziorik. Egin ziren desjabetzeak, aurrez indemnizazioa eman ondoren egin ziren, kaltetuak bando "nazionalera" pasatutakoak izan zirenean izan ezik; kasu horietan Oriol, Urquijo, Aznar edo Areitza aurkitzen ziren.

Elizak ez zuen erasorik jasan, eta apaizek bere betebeharrak normaltasunez betetzen jarraitu zuten, baita euskal gudarostearen kapelau moduan ere.

Euskal Gobernuaren harremanak eta tentsioak

Euskal Gobernuak Gobernu Zentralarekin izan zituen harremanek tentsioak ekarri zituzten; Ipar fronteko operazioetan inoiz integratu ez zen Eusko Gudarostearen jarrera ia independenteak errezelo ugari sortzen baitzituen Errepublikako buruzagi militarren artean. Euskaldunak, bere aldetik, aginte errepublikarrak eskaini zuen laguntza eskasaz kexu agertu ziren.

Eusko Gudarostea eta antolakuntza militarra

Eusko Gudarostea —bolondresen milizietatik eta herrikoen militarizaziotik eta errekluten mobilizaziotik sortua, gutxi gora behera 40.000 gizonez osatua— ez zen dibisio eta brigadetan eratu, errepublikarraren antzera, baizik eta alderdi politikoek zuzendutako batailoietan. Ondorioz, aginte‑kate bakar eta koordinatu baten falta nabarmena izan zen.

Laburpena
  • Data garrantzitsuak: 1936ko uztailaren 18a (gerra hasi), 1936ko urriaren 1a (autonomia‑estatutua).
  • Kontrolpeko lurraldeak: Bizkaia, Eibar, Arabako iparraldea (700.000 biztanle inguruko eremu).
  • Antolakuntza: Eusko Gudarostea —milizietatik sortua— ez zen erabat eredu errepublikarraren antzekoa, eta horrek koordinazio‑arthurik eragin zituen.

Entradas relacionadas: