Gerra Zibila Euskal Herrian: Gertaerak eta Ondorioak

Enviado por Aitortxu y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Gerra Zibila Euskal Herrian

Plano militarretik kanpo, ordenu publikoa ziurtatzeko Ertzaintza sortu zen, Euskal Gobernuaren agindupean zegoen polizia autonomikoa. Ekonomiaren kontrolari dagokionez, nahiz eta nazionalizaziorik ez egon, banketxetako Administrazio Kontseiluak aldatu ziren, berriak Hazienda Kontseilariak izendatu zituelarik. Bileteak kaleratu ziren txanpon metaketarik egon ez zedin, eta urrea, bitxi zein dibisak hartu ziren aldez aurretik indemnizatu ondoren. Euskal Lurraldeko Entzutegia, eta, gerra eta matxinada delituentzat, Auzitegi Herrikoia osatuz, Errepublikako beste gune batzuetan matxinada erreprimitzearen aitzakia pean ezkutatu ziren mendeku eta hilketak eragotzi ziren, nahiz eta beti ez izan posible zenbait errepresalia ekintza galaraztea. Euskal Unibertsitatea eta Euskadiko Kultur Kontseilu Nagusia ere sortu ziren, bere helburu nagusia euskararen irakaskuntza eta zabalkuntza izan zelarik.

Gipuzkoa Erortzea (1936ko irailean)

Gorabehera militarrei dagokionez, Euskal Herrian gudak etapa ezberdinak ezagutu zituen. Lehenengoan, 1936ko uztailetik urrira bitartean, guda batez ere Gipuzkoan ezagutu zen, non gaizki hornitu eta armaturiko milizia herrikoiek nafar erreketeek Beasain, Tolosa eta Irunen aurka buruturiko erasoari eusten saiatu ziren, bitartean Donostia itsasoz bonbardeatua zelarik. Gerra garaian, Gipuzkoan Defentsa Junta ezarri zen, fronte popularreko alderdiekin batera antolamendu militarrean buru egingo zuena. Dena den, armada nazionalista-errepublikarra ez zuen indar handiegirik -lehen aipatu dugu bere ahultasuna-, armak ere ez ziren nahikoa eta, ondorioz, alderdi ugaritako pertsonek bat-batean osatutako milizien gorputza baino ez zen, nafar errekete edo karlisten zutabetik defendatzen zena. Gipuzkoa Mola jeneralaren esku geratu zen eta irailaren amaiera aldera iparraldeko frontea Bizkaitik gertu kokatu zen.

Gerra Bizkaian (1937ko martxoa/abendua)

Euskal Gobernua osatu eta gero, bigarren etapa batean sartzen gara, Arabako Villareal inguruan buruturiko erasoaren porrotak markatua bera, eraso honekin armada frankistak Bizkaiko zenbait frontetan mantentzen zuen presioa gutxitu nahi zelarik. Erasoaldi honek porrot egin zuen, bai euskal agintaritzaren ahuleziengatik, bai arerioaren tropek zuten nagusitasuna eta erreakzio ahalmenarengatik, eta horrela eusko gudalostearen morala kaltetua suertatu zen, eta mesfidantza giro bat sortu zen Euskal Gobernuko Defentsa Kontseilaritza eta Iparraldeko Armadaren Aginte Nagusiaren artean.

Entradas relacionadas: