Gerra Zibila eta XX. Mendeko Espainiako Historia

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,8 KB

Gerra Zibilaren Ondorioak

Ondorio Ekonomikoak

  • Nekazaritzan landutako lurren azalera murriztu zen.
  • Penintsulako toki industrial batzuetan kalte handiak jasan ziren eta ekoizpena jaitsi zen.
  • Abeltzaintzaren bi herenak desagertu ziren.
  • Merkataritza ontzidiaren herena baino gehiago, tren makinen eta bagoien %60, eta trenbidearen eta errepide sarearen zati handi bat erabili ezinda geratu ziren.
  • Espainiako Bankuko urre erreserbak desagertu ziren.

Ondorio Sozialak eta Demografikoak

  • Giza galerak izugarriak izan ziren; milioi erdi lagun hil ziren gerran.
  • Errepublikari emandako babesagatik errepresalien beldur zirelako erbesteratu zirenak, gerrak hustuta utzi zituenak eta etxerik gabe gelditu zirenak beste horrenbeste izan ziren.
  • Nekazaritzan produkzioak jaitsi zirenez, jakien kopurua murriztu zen; horregatik, nahitaezkoa izan zen janarien errazionamendua ezartzea.

Ondorio Kulturalak

  • Politikari eta lanbide liberaletako kide ugari erbestera joan ziren.

Kultura eta Propaganda Gerra Zibilean

Errepublikaren aldeko intelektual ugari fusilatu zituzten (Federico García Lorca eta Ramiro Maeztu, besteak beste), eta horrek ezkerreko intelektual ugari izutu zituen.

Bi bandoetan propaganda egiteko kartelak erabiltzen zituzten. Baina Gerra Zibilaren adierazpen artistiko nagusiena Parisen egin zen Arte eta Teknikeen Nazioarteko Erakustazokan ezarritako Errepublikaren Pabiloia izan zen. Han erakutsi zen Picassok egindako koadroa: Gernika.

Gerra Zibilaren Faseak

  1. Lehenengo operazio militarrak (1936-1937): Hiriburua hartzea.
  2. Iparraldeko Frontea (1937): Iparraldea hartzea.
  3. Mediterraneora iristea (1937-1938): Mediterraneoa konkistatzea.
  4. Ebroko Gudua (1938): Errepublikanoei hartu zituzten lurrak kendu.
  5. Azken erasoa (1938-1939): Geratzen ziren lurrak hartu.

Monarkiaren Gainbehera

Monarkiaren gainbehera erregearen jarreraren ondorio izan zen batik bat, Primo de Riveraren diktadura babestu baitzuen. Ondorengo gobernuen ondorio ere izan zen, ez baitziren gai izan herrialdeak bizi zuen egoera larri hari irtenbidea aurkitzeko.

Altxatu Ziren Militarrak Errepublikaren Aurka

Eraso Guardiakoa zen Castillo tenientea hil zuten, joera ezkertiarrak zituelako. José Calvo Sotelo, Espainiako lider monarkikoa zena, ere hil zuten.

Zilarrezko Aroa

XIX. mendearen azken urteetan eta XX. mendearen lehen herenean "Zilarrezko Aroa" deritzo, kultura unibertsalari egindako ekarpen kalitatearengatik.

1931ko Apirilak 14

Erregea erbestera joan zen eta Espainian Bigarren Errepublika ezarri zen. Borrokatzen zuten blokeak: Espainia bitan banatu zen, errepublikanoak eta nazionalak.

Entradas relacionadas: