Gerra Zibilaren Hasiera Euskadin

Clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

Iruzkina: 15

Testuaren garrantzia handia da, Gerra Zibilaren hasieran kokatzen da. Izan ere, 1936ko uztailaren 18an Armada espainiarraren hainbat ofizialek (Mola, Sanjurjo, Franco) estatu kolpea burutu zuten. Baina ahalegina ez zen garaile atera Espainia osoan eta herria erdibituta geratuko da, gerra zibilari hasiera emanez horrela. Testuingutu honetan euskal nazionalismoaren laguntza nbermatu nahian, II.Errepublika aldarrikatu zenetik abertzaleek lortu nahi izan zuten autonomia estatutua emateko prest azaltzen da gobernu errepublikarra. Aurretik garatu zen prozesu estatutario luzea eta korapilatsua izan zen, testu definitibo honetara iritsi aurretik beste bi proposamen izan ziren: Lizarrako Estatutua, gobernuak onartu ez zuena, kontserbadorea eta klerikala zelako, beraz konstituzioaren aurkakoa, eta Gestoren Proiektua, sozialistek eta errepublikanoek bultzatua, nazionalisten adostasunarekin, baina 1933ko hauteskundeetan alderdi eskuindarrek irabaztean baztertuta eta onartu gabe geratu zena. Horrela, Fronte Popularraren legealdian bultzada eman zitzaion estatutuaren arazoari. Lehenago esan dugun bezala, Indalezio Prieto, euskal sozialista, izendatu zuten autonomia estatutua egiteko batzordearen buru eta Jose Antonio Agirre, nazionalista, idazkari. Horrela, 1936ko ekainean estatutua ia prest zegoen. Baina gerra hasi zenean estatutuaren onarpena atzeratu egin zen berriro, hala ere, gertakizunak ikusita, EAJ Errepublikarraren alde erabakitasun handiagoz sar zedin Fronte Popularraren gobernuak erabaki zuen prozesua bizkortzea. Gorteak 1936ko urriaren 1ean onartu zuten euskal autonomia estatutua. Horrekin batera beste erabaki inportante bat hartu zen, Manuel de Irujo euskal nazionalista Espainiako Gobernuan ministro izendatzea, gobernu espainiarrean parte hartzen zuen lehenengo abertzalea zen. Estatutu berri hark bazituen aurrekoekiko aldaketa batzuk: Testua laburra zen. Zehaztu gabe utzi zituen garrantzi handiko alor batzuk: ogasuna adibidez. Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak eta ez Nafarroa etorkizunean euskal lurraldean sartzeko aukera. Ez zegoen aipatuta, ezta ere, ez soldadutza, ez lana eta ez jabetza. 1936Ko urriaren 7an, Gernikan egin zen bileran, euskal gobernuko lehenengo lehendakaria aukeratu zen: Jose Antonio Agirre nazionalista. Ekitaldi berean aditzera eman zen nork osatuko zuen historiako lehen euskal gobernua: EAJk lau sail zituen eta lehendakaria: Defentsa (Agirre), justizia eta kultura (Leizaola), gobernazioa (Monzon) eta ogasuna (De la Torre) PSOEk: Industria (Aznar), lana (De Los Toyos) eta gizarte laguntza (Gracia). Ezkerra eta Batasun Errepublikarrak: merkataritza eta hornikuntzak (Aldasoro) eta osasuna (Espinosa). ANV: nekazaritza (Nardiz). Alderdi Komunista: lan publikoak (Astigarribia).

Gerra egoeran zeudela kontuan harturik Euskal gobernuak eskumen bereziak hartu zituen gere gain: berezko dirua, polizia (ertzaina), ikurrina (autonomiaren bandera ez alderdiarena), nazioarteko politika era euskal armada edo Eusko Gudarostea sortu zituen. Azken horrek anarkisten eta Fronte Popularraren 25 batailoi eta nazionalisten beste horrenbeste batailoi izan zituen. Gainera, Euskal Gobernuak orden publikoko politika eraman zuen aurrera, askatasun erlijiosoari eutsiz eta egonkortasun soziala bermatuz. Espainia errepublikanoan izan ziren aldaketa ekonomiko iraultzaileak: lur hartzeak, eta abar ez ziren gertatu. Halaber Euskadiko Herri Epaitegia sortu zen, matxinada delituak, mendekuak eta abar epaitzeko, ohizkanpoko justizia ezartzea ekarri zuen erakunde honek, baztertuz horrela alde errepublikanoan gertatu ziren gehiegikeriak. Gainera azpimarratzekoa da, Eusko Jaurlaritza osatzen denetik, berak hartuko duela Bizkaiko defentsare ardura, horrela hainbat erabaki hartuko ditu, azaroan adibidez, Legutianon erasotzea erabaki zuen Gazteiz hartzeko asmotan baina erasoa ezerezean geratu zen. Bizkaian defentsa-gerrikoa prestatu behar izan zuten: burdin gerrikoa zeritzona, Bilboko hiriburua isolatuta uzteko lubaki eta gotorlekuek osatutako esparrua. Baina oztopoak oztopo, armada frankista nagusituko da eta udaberriko bonbardaketa ikaragarrien ondorioz, 1937ko ekainiaren 19an Bilbo osoa hartu zuten nazionalek. Ondoren Santoñako Hitzarmena (1937ko abuztuaren 24an) sinatuko da gudarien eta une honetan altxatuen alde borrokatzen ari diren indar italiarren artean. Hori gerra zibilaren Euskadin amaiera izateaz gain, euskal esperientzia autonomoaren amaiera izango da. Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren, eta handik, Francoren soldaduek Kataluniako lurraldea menpean hartu ondoren, erbestera.

4) Konklusioa:

Aztertu dugun testua garrantzia handikoa da. Onartuko den lehenengo Autonomia Estatutua izan delako, nahiz eta bere iraupena oso laburra izan. Altxatuak Bizkaian garaile gertatu zirenean (1937ko ekainean) bertan behera geratu zelako legea. Gainera indarrean sartzen denerako, Gipuzkoa dagoeneko nazionalen eskuetan erori da eta Araba era Nafarroa altxamendua hasi orduko matxinatuen alde egingo dutelako, beraz eragin eremua Bizkaiera mugatu zen. Beste aldetik, azpimarratu behar da Gobernu Errepublikanoaren eta EAJren arteko hitzarmenak bere helburuak lortu zituela. Euskal Nazionalistek lortu zuten bere estatutua eta errepublikak erdi etsi zuen, nazionalismoak gehiago esku har zezan gerran. Azkenik, eta nazioartera begira, non nahi ezaguna zen katoliko moderatu bat: Jose Antonio Agirre euskal gobernuko lehendakaria izateak erabat austen zuen kolpisten eliza katolikoaren aldeko mezua. Diktadura Frankista amaitu arte ez da berreskuratuko autonomia 1979an Gernikako estatutua onartzean. Gaur egun oraindik indarrean dagoena.

Entradas relacionadas: