Gerraosteko Arte Garaikidea: Mugimenduak eta Bilakaera
Clasificado en Arte y Humanidades
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,85 KB
Sarrera: Gerraosteko Arte Garaikidea
Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, abangoardien aldia itxi zen (Artearen Historian eragin handia izan zutenak). Hala ere, artea egiteko modu berriak eta artearen, gizakiaren eta gizartearen arteko harreman berri bat sortzeko asmoz, 40ko hamarkadan abangoardien ezaugarriak berreskuratu ziren, bereziki abstrakzioa eta espresionismoa ikuspegi surrealista batekin.
Hortik aurrera, estilo berriak sortuko dira, gehienetan aurrekoak berreskuratuz, baina jarrera ezkorragoarekin. Izan ere, artistek ez zuten ulertzen nola norbaitek horrelako hondamendia sor zezakeen. Gerraren eraginagatik, beren munduan murgilduko dira, arte garaikidearen askatasuna bilatuz eta publizitatea bezalako ezaugarriak baztertuz. Dadaismoaren garrantzia nabarmendu zen: artea bera zen gai nagusia, ez artistari inguratzen dion gizartea edo mundua.
- Gainera, orain pintura eta eskultura batuko dira, eta arkitekturak bere bide propioa hartuko du.
- Orain, arte garaikidea Europan zentralizatuta egotetik mundu osora zabalduko da, baina protagonismo nagusiena New Yorkek izango du.
Gerraosteko Artearen Ezaugarri Nagusiak
Lehen abangoardien ezaugarriak mantendu eta hauek nabarmendu ziren:
- Aniztasuna: Inoiz baino proposamen artistiko gehiago egongo dira, eta artistak batetik bestera joango dira, estiloak aldatuz eta konbinatuz.
- Artistaren figura berria: Artista ona izateaz gain, beren lanaren eta buruaren saltzaile onak izan beharko dira, beren lanak merkaturatzeko (horretaz bizi ahal izateko).
- Jarrera: Aktiboagoak izan beharko dira, hainbat lan amaitugabe daudelako eta, gainera, batzuk ulertzeko arteaz asko jakin beharko delako.
Abangoardien Berreskurapena eta Mugimendu Berriak
Abangoardien bigarren bolada Estatu Batuetan hasiko da. Lehenengo mugimenduak Picasso eta Kandinskyren eraginpean sortuko dira. Horien artean hiru mugimendu aurkituko ditugu:
- Informalismoa: Europan ematen da eta surrealismoaren eragin zuzenagoa izango du.
- Espresionismo Abstraktua: Ez hain zuzena / kritikoa (Estatu Batuak).
- Kolore Eremuetako Pintura: Lirikoa / erromantikoa (Estatu Batuak).
Espresionismo Abstraktua
Estatu Batuetan sortua. Espresionismoa eta abstrakzioa modu basatian elkartzen saiatuko dira, batzuetan surrealismoaren eraginarekin, subkontzientean inspiratuz.
Talde honetan pintore asko kokatu ditzakegu, batzuk europarrak (William De Kooning bezala), baina garrantzitsuenak hauek dira:
- Jackson Pollock: Picasso eta Kandinskyren lanetik abiatuz, basatienetakoa izango da. Pintura jaurtiz margotuko du, "akzioaren" garrantzia arteari gehituz, ondoren izugarrizko garrantzia izango duena. Azken finean, Duchampen jarrera berreskuratzen du Ready-madeak egiterakoan, desberdintzea bilatuz. Inspirazioa aurkitzeko iturri interesgarrietara joko du, adibidez, Japoniar Artearen kaligrafia (lurrean areagotuz). Obra adierazgarria: "Peggy Guggenheimentzako murala".
- Lee Krasner: Abangoardietako tradizio europarra eta Espresionismo Abstraktua uztartzen zituen, baina ez Pollockek bezala abstrakzio basatian.
- Helen Frankenthaler: Abstrakzioaren ordezkari bat ere, Espresionismo Abstraktuaren eta Kolore Eremuetako Pinturaren ezaugarriak hartuz. Obra adierazgarria: "Soak Stain" (ura erabiliz).
Kolore Eremuetako Pintura
Estatu Batuetan sortu zen abstrakzioa modu lirikoagoan ulertzeko modu berri bat izango da, erromantizismoa berreskuratuko duena jarreran eta paisaiari emango dioten garrantzian. Obra adierazgarria: "Izenbururik gabe (gorria)".
- Mark Rothko: Bere pinturaren bidez bakea eta lasaitasuna transmititu nahi ditu, Mondrian gogoraraziz, baina modu oso desberdinean margotuz. Lehenengo aldiz, koadroak kolore-eremuen bitartez margotzen ditu, formarik gabe eta guztia erromantizismoaren izpirituarekin eginez.
Abangoardien Berrirakurketa eta Gizarte Kritika
Mugimendu berriak sortuko dira, aurrekoak kritikatuz, adierazkorregiak direla esanez. Arteak ez du adierazkorra izan behar, figuratiboa izan daiteke berriro. Espresionismoa eta abstrakzioa baztertu, eta orain gizartea eta artea bera zalantzan jarri behar dira.
Neodadaismoa
Estatu Batuetako artista belaunaldi gazte berri batek Dadaismoa berreskuratuko du, Duchampen jarrera errepikatuz. Artelan bereziak eskainiko dituzte, ez eskultura ez pintura izanik, Ready-made izpiritua berreskuratuz.
- Robert Rauschenberg: Neodadaismoaren sortzailea. Duchampekin gauza asko zituen komunean, baina ez zion inoiz arteari bizkarra emango. Gizakiarekiko eta gizartearekiko kezka adieraziko du, ez guztiz kritikoa izanez, baina bai hausnarketara eramanez eta, gainera, umorea erabiliz.
Pop Art
Terminoak herritar "arrunten" (erdiko eta behe mailakoen) artea esan nahi du, haien gustuko gauzetan oinarrituko den artea (telebista, egunkaria...).
Arte figuratiboaren aldeko apustua egin zuten. Obrak eguneroko gauza errealez beterik daude, hiritar bizimodu kontsumista islatu nahian eta artea eta bizitza arteko mugak desegin nahian, Duchamp gogoraraziz.
- Andy Warhol: Ospetsuena izango da. Bere artelanek eta bizitzak, baita artearekiko izan zuen jarrerak ere, oso ongi laburbiltzen dituzte mugimenduaren ezaugarriak. Noizbehinka alde kritiko bat erakutsiko du gizarte kontsumistarekiko, baina ez da berez kritikoa izango; begirada umoretsua izango du.
- Roy Lichtenstein: Komikian oinarrituta dago. Koadro hauetan soilik errepikapena egon arren, sakonago begiratuz gero, ezkutuko mezuak aurkitu daitezke gizakiarekiko, gizartearekiko eta garaiarekiko. Adibidez, emakumeak gizonen menpe zeudela adierazten zuen. Obra adierazgarria: "M-Maybe".
Abangoardien Azken Geltokia: Minimalismoa eta Abstrakzioa
Lehen gertatu zen bezala, belaunaldi berri batek aurrekoa kritikatuko du, figurazioa, errealitatea eta gizartea baztertuz eta abstrakziora bueltatuz. Horien artean bi mugimendu nabarmendu ziren: Minimal Art eta Abstrakzio Postpiktorikoa.
Abstrakzio Postpiktorikoa
Aurrekoarekin hautsi eta abstrakziora bueltatuko dira, jarrera geometriko batekin, Kandinsky bezala. Baina ez dute helburu gisa mundu hobeago bat lortzea izango, Picassoren "pintura, pintura besterik ez da" esaldia berreskuratuko dute. Estatu Batuetan sortu zen, adibidez Agnes Martin artistarekin.
- Frank Stella: Bere margolanetan guztia hotza izango da: formak, koloreak... Gainera, berak ez zituen bere artelanak margotzen, jarraibideak orri batean idazten zituen eta pintore arrunt batek margotzen zituen idatzitakoa jarraituz.