Gerraosteko Euskal Literatura: Ondorioak eta Berpiztea
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,07 KB
1. Gerraren ondorioak euskarazko literaturgintzan
Gerrak ondorio larriak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren. Zenbaitek preso egon behar izan zuten eta beste batzuk, atzerrira joan behar izan zuten.
2. Atzerriko euskal idazle esanguratsuenak
Frankismoak euskal literatura debekatu zuenez, idazle asko erbesteratu ziren, hasieran Europara, beranduago Ameriketara. Idazle esanguratsuenen artean, hiru aipa daitezke, obra banarekin:
- Telesforo Monzon: Urrundik poema (1945)
- Jokin Zaitegi: Goldaketan (1946)
- Irazusta: Joañixio (1946)
3. Euzko Gogoa eta Eskualduna: Gerraosteko aldizkariak
Zaitegik euskalgintzari egindako ekarpenik aipagarriena Euzko Gogoa izan zen. 1950ean Guatemalan eratu, zuzendu eta kaleratu zen kultur aldizkaria izan zen. Hainbat idazle erakarri zituen proiektu hartara, adibidez, Orixe.
Eskualduna astean behin kaleratzen zen aldizkaria izan zen, kutsu kontserbadore eta alemanzaleduna. Dena dela, honek ez zuen aurrekoaren adinako estima izan, izan ere, haren zuzendariak, “Arotzenak” ezizenez ezagunak, zenbait salaketa izan zituen, adibidez, nazismoaren aldekoa izatea.
4. Pierres Lafitteren ekarpenak euskal letretan
Lafitte idazleak artikulu, liburuxka eta liburu askoz osatutako bibliografia du. Garrantzitsuenen artean, hauek nabarmentzen dira:
- Le basque et la littérature d'expression basque (1942)
- Grammaire basque (1944)
- Murtuts (1945)
5. Gerraosteko lehen liburua Euskal Herrian
Denboraldi frankistan igarotako euskal errepresioa amaitu ondoren, Koldo Mitxelenaren Arantzazu, Euskal Sinismenaren Poema (1949) jotzen da gerraostean bertan argitaratutako lehen liburutzat.
6. Orixeren 'Euskaldunak' poema: ibilbidea eta gaia
«Euskaldunak» poeman gerra garaia kontatzen da. Hasiera batean poemak ez zuen arrakastarik izan, jendeak ez zuelako gerra garaia berriz gogoratu nahi. Hala ere, idazkera bikaina zuenez, gaur egun ere literatura-ikertzaileak haren poema ikertzen ari dira, maisu lana ote zen egiaztatzeko.
7. Euskaltzaindia gerraostean: egoera eta berrantolaketa
Gerrako lurrikarak eragin nabarmena izan zuen Euskaltzaindian; ofizialki desegin ez bazuten ere, 1950-1955 ingurura arte ez zen berrantolatzerik izan. Hemendik aurrera, ordea, sarriago biltzen hasi zen, eta eginkizunik garrantzitsuenetako bat idatzizko eta ahozko literatura sustatzea izan zuen.
8. Egan aldizkaria: sorrera, helburuak eta gidaritza
Egan aldizkaria 1948an jaio zen, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak sortu zuen. Elkarte horren literatura-eranskina izan zen. 1954tik aurrera euskara hutsean kaleratzeari ekin zion, Antonio Arrue, Aingeru Irigarai eta Koldo Mitxelenaren gidaritzapean.
9. Gerraosteko urte latzak: esanahia eta testuingurua
Gerraosteko garaian, euskal literaturak errepresio garai latzak bizi izan zituen, eta oraindik ere gerraren ondorioak ageri ziren gizartean. Zenbait idazle fusilatu, kartzelaratu eta beste hainbat atzerrira joan behar izan zuten. Gainera, XX. mendearen hasieran bultzatutako hainbat lan eta egitasmo etenda geratu ziren.
10. Salbatore Mitxelena eta gerraosteko urte latzak
Mitxelena da testu honen egilea. Zentzu hertsian lehena ez bada ere, idazle honen «Arantzazu, Euskal Sinismenaren Poema» jotzen da gerraosteko bertako lehen liburutzat, 1949an argitaratua.
Testu hau frankismoaren giroan idatzita dago. Pinuak lizarrak, pagoak, intxaurrak, gaztainak eta haritzak ordezkatu dituen moduan, erdarak euskara ordezkatu du. Gerra garaian aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk hil ziren, zenbaitek preso egon behar izan zuten, eta beste batzuek atzerrira joan behar izan zuten. Gerrak ondorio gogorrak izan zituen euskal literaturan, beraz, eta hamabost urteko lehortea izan zen euskal literaturan, 1945. urtera arte.
Batez ere 6. ahapaldian agertzen da.