Giharren Indarra: Definizioa, Faktoreak eta Uzkurdurak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,4 KB

Indarra: Definizioa

Gihar-uzkurduraren bidez, kanpoko erresistentziaren (grabitate, pisu edo kontrako indarraren) aurka jarduteko pertsonok dugun gaitasuna da.

Giharren Indar Maila Baldintzatzen Duten Faktoreak

Faktore morfologikoak

  • Giharraren indar maila zuzenean lotuta dago bere masa edo tamainarekin.
  • Entrenamenduaren bidez lortzen den hipertrofiarekin (giharren zeharkako sekzioa handitzea), indarraren maila hobetzen da.
  • Gihar-zuntzen ezarpen anatomikoak uzkurdura-maila baldintzatuko du:
    AbiaduraIndarraAhalmen aerobikoa
    Zuntz motelak (ST)TxikiaTxikiaHandia
    Zuntz azkarrak (FT)HandiaHandiaTxikia

Faktore biomekanikoak

  • Giza gorputza palanka-sistematzat hartzen da, bere itxura eta jarduera baldintza mekanikoek mugatzen dituztelako.

Faktore nerbiosoak

Giharra uzkurtu ahal izateko, estimulu motorrek gutxieneko maiztasun eta intentsitatearekin iritsi behar dute gihar-zuntzetara.

Adina eta sexua

  • Giharren indarra ia bikoiztu egiten da 11-16 urte bitartean. 19 urte arte, hazkunde hau azkarra izan ohi da. 25-30 urte bitartean, berriz, motelagoa da (orduan lortzen da indar maximoa).
  • Gizonek giharrak garatzeko duten gaitasuna emakumezkoen bikoitza da (hormonak direla eta).
  • Indarraren gainbehera modu antzekoan gertatzen da gizon eta emakumeengan.

Uzkurdura Motak

Uzkurdura isotonikoa

Mugimendua burutzen den bitartean giharra luzatu edo laburtzen bada.

  • Uzkurdura kontzentrikoa: uzkurduraren bitartean giharraren luzera txikitzen bada.
  • Uzkurdura eszentrikoa: uzkurduraren zehar giharraren luzera handitzen bada.

Uzkurdura isometrikoa

Giharrak mugitzen ez den pisu edo objektu baten aurka indarra egiten duenean. Giharraren luzeran ez da aldaketarik gertatzen.

Indar Motak

  • Indar maximoa: erresistentziarik handiena gainditzeko gaitasuna. Adibidez: pisuak jasotzea.
  • Indar leherkorra: ahalik eta denbora laburrenean indarra sortzeko ahalmena.
  • Erresistentzia-indarra: giharrak nekeari aurre eginez lan egiteko gaitasuna.

Entradas relacionadas: