Giharren Uzkurketa eta Odolaren Zirkulazioa: Oinarrizko Kontzeptuak
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,55 KB
Giharren Uzkurketa Sinaspsi Neuromuskularren Bidez
Giharren uzkurketa sinapsi neuromuskularren bidez gertatzen da. Sinapsi hau neurona eta gihar zelulua eskeletikoen zuntzen bidez ematen da. Sinapsi kitzikagarria da eta plaka motore baten potentzialean gertatzen da.
Uzkurketa Motak
Bi motako uzkurketa motak bereizten ditugu (ikus irudiak):
- Uzkurketa Isometrikoa: Muskulua uzkurtzen da baina ez da laburtzen. Luzera aldatu ez arren, bere tentsioan aldaketak egongo dira. Sarkomeroaren luzera txikitzen da, baina osagai elastikoak (muskuluaren zurdak alegia) luzatu egiten dira, hezurren arteko distantzia mantentzeko. Uzkurketa honetan sarkomeroek barnerantz egiten dute indarra, pisuak alderantzizko norantzan egiten duena berdintzeko.
- Uzkurketa Isotonikoa: Muskulua uzkurtu eta laburtzen da, baina tentsioa mantentzen da uzkurketan zehar. Luzera aldatu egongo da, baina ez muskulu honek uzkurketan zehar gertatzen den tentsioa. Sarkomeroak berdin uzkurtzen dira, baita muskulu zurdak ere, beraz, hezurren arteko distantzia txikitu egiten da → T ≥ P. Luzera aldaketa hau bi motatakoa izan daiteke:
- Uzkurketa Kontzentriakoa: Txikituz gero, muskulu agonistek egiten dute gehien bat.
- Uzkurketa Eszentriakoa: Handituz gero, antagonistek jasaten dute.
Odola eta Zirkulazioa
Odolak bi ibilbide desberdin egiten ditu: Lehenengoa biriketara doa eta gero bihotzera itzultzen da. Bigarrena gorputz atal guztietara ailegatzen da. Horregatik esaten da odolaren zirkulazioa bikoitza dela, biriketako zirkulazioa eta zirkulazio orokorra.
Bihotzean karbono dioxidoz kargaturik dagoen odola birika-arteriatik ateratzen da eta biriketara heltzen da. Han karbono dioxidoa uzten du eta arnasa hartzerakoan jaso dugun oxigenoarekin kargatzen da. Ondoren bihotzetara itzultzen da.
Odola, oxigenoz beterik, bihotzetik ateratzen da eta gure gorputzeko atal guztietara ailegatzen da. Karbono dioxidoa jaso ondoren bihotzera itzultzen da.
Aorta eta Odola
Aorta arteriatik ateratzen den odola gure gorputzeko zelula guztietara ailegatzen da, oxigenoa uzten eta karbono dioxidoa jasoz. Gero, karbono dioxidoz kargaturik, bihotzera itzultzen da.
Digestioa eta Hondakinak
Odola heste meharretik pasatzen denean, digestioan lortutako mantenugaiak jasotzen ditu. Odola iragazten da giltzurrunetara iristen denean eta hondakinak sortzen dira. Hondakin hauek, kanporatuak izango dira gernuaren bidez.