Giltzurrunaren Funtzioak eta Nerbio Sistemaren Osagaiak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Giltzurrunaren Funtzioak: Gernuaren Eraketa

  1. Iragazketa: Glomerulutik odola Bowmanen kapsulara igarotzen da. Ura, iragazketa produktuak eta beste substantzia batzuk iragazten dira.
  2. Birxurgapena: Ura, glukosa, aminoazidoak eta gatz mineralak hodixketatik eta Henleren lakioetatik odolera itzultzen dira.
  3. Jariaketa: Zenbait substantzia gorputz-fluidoetatik nefronaren azken zatira igarotzen dira. Horrela, gernua sortzen da, eta giltzurrun pelbiserantz joaten da. Gernua ureterren bidez irteten da giltzurrun pelbisetik gernu-maskurirantz, eta han pilatzen da. Gernu-maskuriaren paretetan, maskuriaren presioa eta bolumena handitu egiten direla hautematen dute errezeptore batzuek. Betetzean, pixa egiteko beharra sortzen da.

Neuroglia Zelulak

  • Astrozitoak: Neuronen nutrizio prozesuan parte hartzen dute. Neurotransmisoreak kentzen dituzte espazio sinaptikotik eta euskarri-zelularen lanak ere egiten dituzte.
  • Oligodendrozitoak: Nerbio sistema zentraleko zenbait neuronaren axoien inguruan biltzen dira aldi berean. Mielina zorroa egiten dute, nerbio-bulkada behar bezala transmititzeko ezinbestekoa den estalki isolatzailea.
  • Schwann zelulak: Nerbio sistema periferikoko neuronen axoi zati bat biltzen dute. Zelula honetako bakoitzak neurona bakar baten axoi zati bat estaltzen du. Mielina zorroa egiten dute.

Nerbio Sistemaren Osagai Nagusiak

  • NERBIO SISTEMA ZENTRALA

    • Garuna:
      • Sistema linbikoa: Sistema endokrinoaren funtzionamendua erregulatzen du. Emozioez, sentimenduez eta oinarrizko instintuez arduratzen da.
      • Garun azala: Zentzumen organoetatik datorren informazioa jasotzen du. Sentsazioak jaso eta, horren arabera, borondatezko erantzun motor batzuk ematen ditu. Funtzio intelektualez eta mentalez arduratzen da. Nerbio sistemaren gainerako partearen funtzionamendua erregulatzen du.
    • Bizkarrezur erraboila: Bizirik irauteko behar ditugun bizi-funtzio autonomoak erregulatzen ditu.
    • Zerebeloa: Gure mugimenduak koordinatzeaz eta orekari eusteaz arduratzen da.
  • BIZKARREZUR MUINA

    Zentzumen organoetatik datorren informazioa entzefaloari dagokion eremuetara eramaten du, eta entzefaloak emandako erantzunak organo efektoreetara eramaten ditu. Arrisku egoeretan automatikoki ematen diren ez-borondatezko erantzun motorrak igortzen ditu.

Entradas relacionadas: