Giza adimena, kontzientzia eta kultura: oinarrizko kontzeptuak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,45 KB
Adimena
Adimena: oraindik ez dago argi. Adimena bizitzeko oinarrizko beharrak asetzen dituenek ingurunea aldatzeko edo tresna bat erabiltzeko gaitasuna agertzen dute. Zenbait animaliek badute sena eragindako portaera eta uneko premiei erantzuteko asmatutako erremintak. Hau da, gauzak errealitate gisa hartzeko gaitasuna.
Kontzientzia
Kontzientzia: giza psike bakoitza unitate berdingabe bat da. Gizakia subjektua da eta ez objektua: gauzak egiten dituen norbait, erantzuten duen nor eta galtzeko gai den ni.
- 1 - Nork bere burua norberaren errealitate gisa hartzea.
- 2 - Kontzientzia pertsonala: adimena, askatasuna eta intimitatea ditugunez, horri esker sortzen den aukeren kontzientzia.
Gizakia eta animalia
Gizakia animalia: gizakia animalia bitxia da; haren izaera biologikoek kulturari bidea ireki diote: hizkuntza, teknika, morala... Gizakia, beraz, animalia kultural-a da. Hizkuntza sinbolikoa eta teknika direla eta, gizakia gai da munduan orientatzeko eta arriskuei aurre egiteko, konfiantza bereganatuz.
Indibidualismo positiboa
Indibidualismo positiboa: norbera da bere buruaren eta bere gaitasunen jabe bakarra, eta haien ordainetan ez dio ezer zor gizarteari. Nork bere onura ateratzen du gizarte harreman oroetan.
Indibidualismo altruista edo laguntzailea
Indibidualismo altruista edo laguntzailea: Kant-ek adierazi legez, gizakiok talde iraunkor eta sozializatuok gara; hortaz, oreka bilatu behar da pertsonen arteko jarreretan eta laguntzan.
Paleolitoa
Paleolitoa:
- Duela 35.000 urte inguru.
- Berdintasuneko gizartea.
- Ehiztariak eta biltzaileak.
- Trukea eta elkarrekikotasuna ekonomiaren oinarri.
- Lortutakoa zuzen banatu.
- Eskarmentu handiko gizon bat izaten zen buruzagi.
- Nomadak eta txabolak edo babeslekuak.
Neolitoa
Neolitoa:
- Duela 10.000 urte.
- Garatu gabe hasi zen nekazaritza.
- Animalia desberdinak hazi eta zaindu ziren.
- Sedentarioa bihurtu zen jendea.
- Ondasunak pilatu eta birbanatu ziren.
- Produkzioa areagotu zen.
- Buruzagiak eta talde bereiztuak agertu ziren; buruzagi gerrariak ere egon zitezkeen.
Sozializazioa eta birsozializazioa
Sozializazioa: gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du; horrela norberaren identitatea lantzen da eta pertsona egiten da.
Birsozializazioa: lehen mailako sozializazioaren antzeko prozesua izan daiteke, baina krisi sakonen ondorioz sozializatu den gizarte bateko kultura bestelakoa denean egindako berriz sozializazioa.
Kultura materiala eta mentala
Kultura materiala: produktu materialek eta tresnek osatzen dute.
Kultura mentala: gizarteko sinesmenek, balioek eta arauek garrantzi handia dute.
Lehenengo definizioa
Lehenengo definizioa: kultura edo zibilizazioa deitzen zaio, ikuspegi etnografiko zabaletik hartuz gero, gizakiak gizarte bateko kide den aldetik bereganatutako guztia.
- Biologia baino harantzago heltzen den moldatze modu bat da.
- Giza taldeek historian zehar egindako emaitza.
- Gizartearentzako faktore bat da.
- Hainbat sinbolo partekaturen sistema.