Giza Alienazioa: Marxen Ikuspegia

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,1 KB

"Alienazio" hitza salmenta eta oparien testuinguruetan erabiltzen zen, gurea zen zerbait beste pertsona bati transferitzeari erreferentzia egiteko. Hala ere, batzuek diote "alienazioaren" esanahi zaharrena gaixotasun mentalarekin lotuta dagoela. "Alienatua" edo "alienazioa" arazo psikologikoak zituzten pertsonak deskribatzeko erabiltzen ziren. XIX. mendetik aurrera, Hegelek, Feuerbachek eta Marxek "alienazio" terminoa erabili zuten, gaixotasun mentalaz bestelako esanahiarekin. Haientzat, alienazioa gure erbesteratze mota bati buruzkoa zen.

Hegelen Filosofia

Hegelen filosofian, prozesu dialektikoan alienazioa "ukapen" une gisa kokatzen da. Hemen gogoa materian gauzatzen da eta mugagabea finitu bihurtzen da. Hegelek guztiz positibotzat eta beharrezkotzat jotzen zuen prozesu hori, eta dialektikaren motorra zen.

Feuerbachen Ikuspegia

Feuerbachek Hegelen ikuspegia aldatu zuen, azpimarratuz ez dela izpiritua edo autokontzientzia subjektua, gizaki konkretua baizik, alienatua dagoena. Feuerbachentzat, alienazioa gizakiaren benetako esentziaren galera da. Ez da prozesu dialektikoa aberastea, baizik eta gizakia "desegitea" edo besterentzea.

Marxen Ikuspegia

Marxentzat, giza alienazioa ez datza kontzientzian bakarrik, errealitate konkretuan ere bai. Hura ezabatzeko, ekintza praktikoak behar dira, berak "praxiaren filosofia" deitu zuena. Marxek bost alienazio modu identifikatu zituen: filosofikoa, politikoa, ideologikoa, ekonomikoa eta erlijiosoa. Alienazio ekonomikoa funtsezkoena den arren, Marxek uste zuen erlijiosoa zela esanguratsuena.

Erlijioaren Kritika

Marxek proposatu zuen erlijioa gainditzea. Horretarako klase-sistema suntzitu behar zen. Puntu honetan ikusten dugu Marxen eta Feuerbachen erlijio kritiken arteko desberdintasuna: F.en ustez erlijio ahalegin intelektual baten bidez gaindituko da, Marxek, berriz, mantentzen zuen gizartearen baldintza materialak (ekonomikoak batez ere) aldatu behar zirela; hau da, jabego pribatuan oinarrituta dagoen orden soziala desagertu behar da. Gizarte komunistan alienaziorik ez da egongo, eta, ondorioz erlijioa ere ez.

Entradas relacionadas: