Giza Anatomia: Aparatu Lokomotorea eta Hezurdura

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,73 KB

Anatomia eta Aparatu Lokomotorea

Anatomia: Bizidunak osatzen dituzten egiturak aztertzen dituen zientzia da.

Aparatu lokomotorea: Gorputzaren mugimendua ahalbidetzen duten sistemen (hezur eta giltzadura-sistema, eta gihar-sistema) asoziazioa da.

Ardatzak

  • Longitudinala: Errotazioak ahalbidetzen ditu.
  • Zeharkakoa edo transbertsala: Flexio eta estentsio mugimenduak.
  • Sagitala: Abdukzio eta addukzio mugimenduak.

Hezurren Funtzioak eta Homeostasia

Hezurren funtzioak:

  • Sostengua eta mugimendua.
  • Babesa.
  • Mineralen homeostasia (kaltzioa).
  • Gantz-erreserben biltegia (hezur-muin horia).
  • Odol-zelulen ekoizpena (hezur-muin gorrian).

Homeostasia: Organismoetan, barne-baldintzen egonkortasuna mantetzeaz arduratzen den prozesua da.

Hezurduraren Atal Nagusiak

Eskeleto axiala

Babesteko funtzioa du. Gorputzaren erdiko marraren inguruan dauden hezurrek osatzen dute eta gorputzaren ardatza eratzen dute (buruhezurra, bizkarrezurra, saihetsak eta bularrezurra).

Eskeleto apendikularra

Sostengu eta mugimendu funtzioa du. Gerriko eskapularrak, gerri pelbikoak eta goi zein behe-atalek osatzen dute.

Hezur-Zelulak eta Materiala

Zelula motak

  • Osteozitoak: Zelulen ekintza mantendu eta homeostasia erregulatzen dute.
  • Osteoblastoak: Hezurraren eraketa ahalbidetzen dute.
  • Osteoklastoak: Hezurraren desegintzaz arduratzen dira.

Zelula arteko materiala

  • Organikoa: Proteinak.
  • Inorganikoa: Mineralak (kaltzioa, fosforoa...).

Hezur-Gerrikoak

Eskeleto axial eta apendikularraren arteko lotura posible egiten duten egiturak dira.

  • Eskapula-gerrikoa: Humeroak, eskapulak eta klabikulak osatzen dute.
  • Pelbis-gerrikoa: Femurrak, ilionak, iskionak eta pubisak osatzen dute.

Bizkarrezurra

Ornoek eratzen duten egitura da, burutik pelbiseraino doana. Atal hauek ditu:

  • Zerbikalak: 7 orno.
  • Torazikoak: 12 orno.
  • Lunbarrak: 5 orno.
  • Pelbikoak: Sakroa (5 orno) eta kokzixa (4 orno).

Bizkarrezurraren kurbadurak lordosia eta zifosia dira.

Ornoarteko diskoak: Ornoen artean dauden diskoak dira. Hauen arteko amortizazioa eta mugimendua posible egiten dute.

Atal pelbikoak

  • Sakroa: Elkarren artean soldaturiko 5 ornok eratzen dute.
  • Kokzixa: Bizkarrezurraren bukaera da, antzinako 4 ornoen fusioaz osaturikoa.

Bizkarrezurreko Patologiarik Ohikoenak

  • Hiperlordosia eta hiperzifosia: Bizkarrezurraren kurbadura anatomiko naturalen gehiegizko kurbadura.
  • Eskoliosia: Bizkarrezurraren alboko okerdura anormalak.
  • Disko-herniak: Orno arteko diskoren bat desplazatu edo apurtu eta nerbioa konprimatzen duenean gertatzen dira.

Goiko Gorputz-Adarretako Hezurrak

Sorbaldako hezurrak

  • Klabikula: Hezur luzea da; bularrezurrarekin eta eskapularekin artikulatzen da.
  • Eskapula: Forma triangeluarra du eta barrunbe glenoideoa izeneko zatia du. Hainbat irtenune ditu gihar, tendoi eta lotailuentzat.

Besoko hezurrak

  • Humeroa: Hezur luzea da. Goiko epifisia (humeroaren burua) barrunbe glenoideoarekin artikulatzen da.

Entradas relacionadas: