Giza Aparatuak eta Funtzioak: Digestioa, Arnasketa eta Nerbio Sistema

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB

Giza Aparatuak eta Funtzioak

Nutrizio Funtzioa

Digestio Aparatua

Funtzioa:
Mantenugaiak eta energia eskuratzea.
Deskribapena:
Janaria digeritzen dugu, eta janariko mantenugaiak zeluletara iristen dira.

Arnas Aparatua

Funtzioa:
Gasak trukatzea.
Deskribapena:
Oxigenoa hartzen dugu mantenugaiak erretzeko; karbono dioxidoa botatzen dugu, kaltegarria delako.

Zirkulazio Aparatua

Funtzioa:
Hainbat gai garraiatzea.
Deskribapena:
Mantenugaiak, oxigenoa eta hondakinak garraiatzen ditu. Bihotza da motorra.

Iraitz Aparatua

Funtzioa:
Hondakinak kanporatzea.
Deskribapena:
Hondakinak kanporatzen ditugu, giltzurrunen eta maskuriaren laguntzarekin, baita izerdiaren bidez ere.

Erlazio Funtzioa

Nerbio Aparatua

Funtzioa:
Gainerako sistemak zaindu eta koordinatzea.
Deskribapena:
Nerbioen bitartez, gure burmuinak mezuak eta aginduak betetzen ditu.

Lokomozio Aparatua

Funtzioa:
Gorputzari eutsi eta mugitzea.
Deskribapena:
Hezurdurari eta giharrei esker, gorputzak eutsi eta mugitu egiten da.

Ugaltze Funtzioa

Ugaltze Aparatua

Funtzioa:
Izaki berriak sortzea.

Giza Funtzio Nagusiak

Giza funtzio nagusiak hiru dira:

  1. Nutrizio funtzioa
  2. Erlazio funtzioa
  3. Ugaltze funtzioa

Arnasketa eta Fonazioa

Arnasketaren Uneak

Arnasketak bi une ditu:

  1. Arnasbehera (Arnasa botatzeko unea): Birikak ondo hustu behar dira. Arnasa lasai eta mantso bota behar da, abdomeneko giharren laguntzarekin.
  2. Arnasgora (Arnasa hartzeko unea): Sudurretik mantso-mantso hartzen da arnasa, biriken barruraino. Era horretan hartzen bada arnasa, airea garbi eta tenperatura egokian iritsiko da birikietara.

Laringea: Fonazio Organoa

Laringea fonazioaren organoa da, hau da, ahotsaren organoa, eta mihiaren atzean dago. Barrualdea hutsa du eta eztula egitean mugitu egiten da.

Laringearen barrenean ahots kordak daude. Hauek irteten den airearekin mugitzen direnean sortzen dira soinuak.

Soinu hauek hitz egiteko baliagarriak dira. Bakoitzak ahotsaren tonua kontrolatzen du muskuluen borondatezko mugimenduen bidez, tonu altuak (agudoak) eta baxuak (grabeak) bereiztuz.

Gizonezkoek ahots korda luzeagoak dituzte. Emakumeek, berriz, ahots korda laburragoak izanik, ahots tonu altuagoa izaten dute. Haurren ahots kordak ere laburragoak dira, eta nerabezaroan laringearen eta ahots korden luzera aldatu egiten da.

Entradas relacionadas: