Giza Arnasketa: Fisiologia, Faseak eta Maiztasunak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Arnasketa: Zer da eta zertarako?

Arnasketa airetik oxigenoa hartu, zeluletara garraiatu eta, alderantziz, zeluletatik karbono dioxidoa gorputzetik kanpo ateratzea da.

Zer da arnasketa?

Gorputzaren oinarrizko funtzio bat da. Bi minutu baino gehiago ezin da arnastu gabe egon.

Arnasketaren helburuak

  • Zelulei oxigenoa garraiatu.
  • Zelulek sortutako karbono dioxidoa kanporatu.

Arnasketaren osagai nagusiak

Arnasketa prozesuan hainbat osagai eta fase bereizten dira:

Garraioa

Kanpoaldearen eta gas-trukearen zona arteko garraioa arnas aparatuaren laguntzaz gertatzen da, eta gas-trukearen zona eta zelulen artekoa, berriz, zirkulazio aparatuaren laguntzaz.

Gas-trukea

Bi mailatan gertatzen da:

  • Biriketako gas-trukea: Biriketan, odolak oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa uzten du.
  • Zelula mailako gas-trukea: Zelula mailan, kontrakoa gertatzen da; odolak karbono dioxidoa hartu eta oxigenoa uzten du.

Arnasketa zelularra

Zelulek beren metabolismoa egiteko oxigenoa erabiltzen dute, eta metabolismoaren ondorioz karbono dioxidoa sortzen dute.

Arnas Aparatuaren Fisiologia

Arnas aparatuaren funtzionamenduan hiru fase nagusi bereizten dira:

Kanpoko fasea

Oxigenodun airea kanpotik biriketarainoko garraioa ematen da.

Fase hematikoa

Odol bidez gasen garraioa ematen da.

Barneko fasea

Sistema kapilar periferikoko odolaren eta zelulen arteko gas-trukea ematen da.

Arnasketa Faseak

Arnasketa prozesua hainbat fasetan banatzen da:

Biriketako aireztapena

Ingurumenaren eta aire albeolarraren artean trukatzen den aire bolumenari deritzogu (inspirazioa eta espirazioa).

Aireztatutako airearen banaketa

Inspiratutako aireak homogeneoki banatuta egon behar du albeoloen artean.

Biriketako perfusioa

Odol fluxuak biriketako kapilar guztietara iritsi behar du.

Biriketako difusioa

Oxigenoa albeoloetatik odol kapilarretara pasatzen da, eta karbono dioxidoa kapilarretatik albeoloetara pasatzen da.

Gas-trukearen fase osagarriak

Gas-trukearen prozesuan bi fase garrantzitsu bereizten dira:

Fase hematikoa

Odolak albeoloetan etengabe karbono dioxidoa deskargatzen eta oxigenoa hartzen doa.

Fase tisularra

Ehunetan, oxigenoaren presioa altuagoa da kapilarretako odolaren zeluletan baino; horregatik, oxigenoa zeluletara pasatzen da.

Arnasbideak

Arnas aparatua bi atal nagusitan banatzen da:

Goiko Arnasbideak

  • Sudur-zuloak

    Arnas aparatuaren lehen atala da, eta arnastean airea bertatik pasatzen da.

  • Faringea

    Arnasbideen eta digestio hodiaren arteko konexio gunea da.

Beheko Arnasbideak

  • Laringea

    Faringearen eta trakearen arteko organo bakoitia da.

  • Trakea

    Laringearen luzapena da, VI. orno zerbikalean hasten da eta V. orno torazikoan amaitzen da.

  • Bronkioak eta albeoloak

    Trakearen jarraipena dira, biriketako gas-trukea gertatzen den leku nagusiak.

Arnasketa Maiztasunak

Arnasketaren maiztasun normalak eta anormalak:

Eupnea

12-18 arnasketa/minutu.

Takipnea

Arnasketa maiztasuna 20 arnasketa/minutu edo gehiago.

Bradipnea

12 arnasketa/minutu edo gutxiago.

Apnea

Arnasketa gelditzea eta larrialdi handiko egoera.

Entradas relacionadas: