Giza Baliabideen Sailaren Funtzio Nagusiak

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,45 KB

Giza Baliabideen Sailaren Funtzioak

Langileen Antolakuntza eta Plangintza

Enpresaren langile-premia berriak planifikatzea, lanpostuak diseinatzea, hautagaiak bete beharreko baldintzak finkatzea, ordainketa eta barne-sustapen sistemak aztertzea, langileak antolatzea, etab.

Langileen Hautaketa eta Kontratazioa

  • Hautagaiak bildu, enpresa barruan (barne-promozioa) edo kanpoan (Lanbide, aldi baterako laneko enpresak, interneteko lan-atariak...).
  • Langileak hautatzea:
    • Hautagaien curriculuma aztertu.
    • Lan-elkarrizketak egin.
    • Proba psikoteknikoak egin.
    Hautagai batengan, besteak beste, lanerako gogoa, talde-lanerako gaitasuna edo ekimena hartzen dira kontuan.
  • Hautatutako pertsona kontratatzea.

Langileen Administrazioa

Enpresako langileei dagozkien izapide juridiko eta administratibo guztiak kudeatu behar dira: kontratuen formalizazioa, nominak eta gizarte-aseguruak, langileen eskubide eta betebeharrak, etab.

Giza Baliabideen Prestakuntza eta Lan-bizitza Bateragarritasuna

Enpresan bete beharreko zeregin espezifikoetarako prestakuntza eman behar zaio langileari. Horrez gain, prestakuntzak aukera ematen dio langileari gertatzen diren aldaketetara egokitzeko.

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea pertsonei familiaz gozatzeko aukera ematea da (ordutegi malguak, telelana...). Langileak gogobeteta sentitzeko gehien laguntzen duen faktoreetako bat da.

Laneko Arriskuen Prebentzioa

Osasunaren eta segurtasunaren babes-maila hobetzea xede duen jarduera da. Hori lortzeko zenbait gauza egin behar dira:

  • Enpresaburuek, beren enpresan segurtasun- eta higiene-araudia betearazteko ardura dute. Enpresan izan daitezkeen arriskuak ebaluatu eta horiek saihesteko neurriak hartu behar dituzte.
  • Langileek, prebentzio- eta babes-neurriak bete behar dituzte (makina, tresna eta substantzia arriskutsuak behar bezala erabili).
  • Ekoizleek, behar bezala azaldu behar dute produktuak nola erabili.
  • Administrazio publikoek, arriskuen prebentziorako legediaren betetzea ikuskatuko dute, eta arlo horretako jarduerak garatu.

Langileen Ebaluazioa eta Kontrola

Laneko absentismoa kontrolatzea eta langileen efizientzia neurtzea, lanposturako zer egokitasun-maila duten jakiteko.

Entradas relacionadas: