Giza Begiaren Optika eta Akatsak: Miopia eta Hipermetropia

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3 KB

Ikusmenaren Akatsak eta Zuzenketa

Miopia eta Hipermetropia

  • Miopia: Urrun dauden objektuak ez ditu ondo fokatzen; irudiak erretinaren aurrealdean eratzen dira (begiko gainazal errefringenteak konbergenteegiak dira edo begi-globoa luzeegia da). Lente dibergenteen bidez zuzentzen da.
  • Hipermetropia: Hurbil dauden objektuak ez ditu ondo fokatzen; irudiak erretinaren atzealdean eratzen dira (kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea edo begi-globoa laburregia da). Lente konbergenteen bidez zuzentzen da.

Begiaren Egitura Oinarrizkoa

Begien helburua objektuen irudi estigmatikoak eta akatsik gabekoak sortzea da. Giza begiaren itxura 2,5 cm inguruko erradioa duen esferarena da. Bere pareta hiru geruza zentrokidez osaturik dago: esklerotika, koroidea eta erretina.

Erretinaren Funtzioa

Erretina begiaren barnealdea estaltzen duen mintza da. Bertan proiektatzen dira objektuen irudiak. Bertan daude argiaren errezeptoreak diren zelulak (konoak eta bastoiak), ikus-nerbioaren bitartez garunera informazioa transmititzen dutenak.

Argazki-Kamera eta Begiaren Konparaketa

Argazki-kamera, azaletik, objetiboa deritzon lente konbergente batez osaturik dago. Objetibo hau kamera ilunbaten barruan kokatuta dago.

Fokapena eta Irudia

Objektuen fokapena lortzeko, hau da, irudia plaka edo argiarekiko sentikorra den argazki-pelikula kokatzen den planoan eratzeko, lentearen eta pelikularen arteko distantzia doitu behar da (“fokatzea”). Horrela, irudia plakan sortzen da eta erreala, alderantzikatua eta txikiagoa izango da. Kameran sartzen den argi-kantitatea argiztapen-denboraren bidez eta diafragmaren irekiaren bidez erregulatzen da.

Kameraren funtzionamendua eta giza begiarena antzekoak dira. Objetiboak gure kristalinoaren zeregina burutzen du, eta film sentikorra erretinaren baliokidea da.

Lupa: Mikroskopio Sinplea

Lupa tresna optiko sinpleenetarikoa da. Lupa irudien tamaina handiagotzeko erabiltzen den lente konbergente bat da (gehienetan bikonbexua).

Irudi Birtuala Lupa Erabiliz

Objetua distantzia fokalaren barruan jartzen da, baina fokutik ahalik eta gertuen. Horrek irudi birtuala, handiagoa eta zuzena lortzea ahalbidetzen du. Tamaina txikiko objektu bat zehaztasunez ikusi nahi badugu, normalean hurbildu egiten dugu begirantz, erretinan eratutako irudia handiagoa izan dadin. Nolanahi dela, puntu hurbilaren existentziak mugatu egiten du objektua nitidotasunez ikusteko ahalmena. Horregatik luparen laguntzaren premian gaude: honen bidez objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegu (lupari mikroskopio sinplea ere deitzen zaio).

Luparen handipena (botere anplifikatzailea) A = 0,25 / P, non P luparen potentzia den.

Entradas relacionadas: