Giza bilakaera, sozializazioa eta etika

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,08 KB

Giza bilakaera: Hominidoak

Australopitekoak

Afrikako ipar-ekialdean bizi izan ziren. 500 cm³-ko garezur-edukiera zuten (gutxi gorabehera gorilen antzekoa) eta hankabikoak ziren arren, beharrezko zutenean zuhaitzetara ere igotzen ziren.

Homo habilis

Hominido hau duela 2,8 milioi eta 1,5 milioi urte bitartean bizi izan zen. Hauek australopitekoek baino kopeta zabalagoa zuten eta 700 cm³-ko garezur-edukiera izaten zuten.

Homo ergaster eta Homo erectus

Hurrengo urrats garrantzitsua Homo ergaster dugu, duela 1,75 milioi urte agertu zena Afrikan. Homo erectus, berriz, duela 1,5 milioi urtetik 300.000 urtera bitartean bizi izan zena. Aurkitutako fosilek adierazten dutenez, hankabikoa izateaz gain zutik ibiltzen zen, 900-1.200 cm³ bitarteko garezur-edukiera zuen eta suaz baliatzen zen.

Homo sapiens

A. Aldaketa anatomikoak

  • Hankabiko bihurtzea
  • Entzefalizazioa
  • Eskua laburtzea

B. Aldaketa fisiologikoak

  • Ugalketaren berezitasunak
  • Plastikotasun biologikoa

Sozializazio-prozesua

Kultura-ereduak ikastea: Gizabanakoak gizartearen parte izan nahi badu, zenbait kultura-eredu ikasi behar ditu; esate baterako, zer balio eta jokabide diren onargarriak gizarte-talde jakin batean. Ikasitakoa barneratzeak oreka psikologikoa dakar.

Morala eta Etika

Morala: Giza talde batean ongiari eta gaizkiari buruz indarrean dauden balio eta arauen multzoa da, eguneroko bizitzan pertsonen jokabidea zuzentzen dutenak.

Etika: Moralari buruzko hausnarketa filosofikoa da. Gogoeta etikoak bere buruari galdetzen dio zergatik jotzen ditugun jokabide batzuk ontzat eta beste batzuk ez. Moral-irizpideak alderatzen ditu.

Garapen moralaren mailak

Maila aurrekonbentzionala

Maila honetan arauak kanpoko errealitate bat dira.

  • 1. estadioa: Obedientzia eta zigorraren beldurra.
  • 2. estadioa: Interes propioen alde jardutea.

Maila konbentzionala

Taldearekin bat egiten duten pertsonak daude maila honetan.

  • 3. estadioa: Pertsonarteko itxaropenak.
  • 4. estadioa: Ezarritako arau sozialak.

Maila postkonbentzionala

  • 5. estadioa: Lehen mailako eskubideak eta hitzarmen soziala.
  • 6. estadioa: Printzipio etiko unibertsalak.

Botere politikoaren legitimazio-motak

  • Agintaritza karismatikoa: Ezaugarri pertsonalak direla eta, lider edo buruzagi batek duen agintaritza. Diktaduretan aurkitu ohi dugu legitimazio mota hau.
  • Agintaritza tradizionala: Iraganeko ohiturak eta usadioak ditu oinarri. Antzinako erregimeneko gizarte feudaletan eta monarkietan oso ohikoa zen.
  • Agintaritza legal-arrazionala: Herritarren nahia eta lege positiboak ditu ardatz. Grezian sortu zen eta estatu demokratikoen berezko ezaugarria da.

Entradas relacionadas: