Giza Biologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8 KB

1.1. Materiaren Antolaketa eta Biomolekulak

Materiaren Antolaketa:

  1. Partikula subatomikoa: Atomoaren barnean dagoen egitura.
  2. Atomoa: Partikula subatomikoz osatuta dago, taula periodikoaren elementuak.
  3. Molekula: Atomoak elkartzean sortzen dira (Fe, H, O).
  4. Organulu: Molekulak elkartzean sortzen dira (H2O).
  5. Zelula: Organuluz osatutako egitura (Neurona).
  6. Ehun: Zelulak elkartzean sortzen dira (Odola).
  7. Organo: Ehunez osatutako egitura, funtzio bat du.
  8. Sistema/Aparatu: Organoz osatuta daude eta funtzio bat dute.

Bioelementuak: Izaki bizidunen barnean dauden elementu kimikoak.

  1. Primarioak: C, H, O, N.
  2. Sekundarioak: Ca, Na, K.
  3. Oligoelementuak: Fe, Co.

Biomolekulak:

  1. Ez-organikoak: Materia bizidunean eta bizigabean (ura, gatz mineralak).
  2. Organikoak: Materia bizidunean (Gluzidoak, Lipidoak, Proteinak, Azido nukleikoak (RNA: proteina sintesian parte hartzen du / DNA: informazio genetikoa gordetzen du)).

1.2. Zelula Teoria eta Ehunak

Zelula Teoria:

  1. Edozein izaki bizidun zelulaz osatuta dago.
  2. Zelula bat beste zelula batetik dator.
  3. Zelula (harremana, ugalketa, nutrizioa) egiten dituen egiturarik txikiena da.

Zelula Prokariotoak eta Eukariotoak:

  • Prokariotoak: Txikiak, sinpleak, nukleorik gabe, DNA zitoplasman.
  • Eukariotoak: Handiagoak, konplexuagoak, DNA nukleoan, organulu asko.

Giza Ehunak: Zelula talde bat da, funtzio espezifiko bat egiten duena.

  • Ehun epiteliala: Organoak eta gainazalak estaltzen ditu, substantziak jariatzen ditu.
  • Ehun konektiboa: Egiturak babesten eta elkarrekin konektatzen ditu.
  • Gihar ehuna: Uzkurduraren bidez mugimendua egiten du.
  • Nerbio ehuna: Estimuluak hautematen ditu, informazioa prozesatzen du eta memorian gordetzen du.

3.1. Hormona eta Lokomozio Aparatua

Hormonak:

  • Prolaktina: Bularren garapena eta esne-jariaketa estimulatzen ditu.
  • Hazkunde-hormona: Hezurren hazkuntza eragiten du.
  • Oxitozina: Umetokiaren uzkurdurez eta esne-jariaketaz arduratzen da.
  • Tiroxina: Gorputzaren hazkundea estimulatzen du.
  • Intsulina: Glukosa xurgatzen laguntzen die organoei.
  • Adrenalina: Organismoa aktibatu eta erne jartzen du larrialdi egoeretan.
  • Estrogenoak: Emakumezkoen 2. mailako sexu-karaktereak agerrarazteaz arduratzen dira.
  • Progesterona: Umetokiko endometrioaren garapena estimulatzen du, haurdunaldian enbrioiari ezartzen laguntzeko.
  • Testosterona: Gizonezkoen 1. eta 2. mailako sexu-karaktereak agerrarazteaz arduratzen da.

Lokomozio aparatua:

  1. Sistema eskeletikoa
  2. Sistema muskularra

Hezur motak:

  1. Luzeak: Mugimenduan parte hartzen dute (Femurra).
  2. Laburrak: Mugimendu konplexuetan parte hartzen dute (Eskumuturra).
  3. Lauak: Ezinbesteko eremuak babesten dituzte (Garezurra).

Muskulu ehun motak:

  1. Lisoa: Uzkurdura mugimendu makala da, ez-borondatezkoa (Urdaila).
  2. Kardiakoa: Uzkurdura mugimendu azkarra da, ez-borondatezkoa (Bihotza).
  3. Ildaskatua: Uzkurdura mugimendu azkarra eta borondatezkoa (Bizeps).

3.2. Diabetesa eta Lokomozio-Sistemaren Osagaiak

Diabetesa: Pankreak nahikoa intsulina ekoizten ez duenean gertatzen da, eta odoleko glukosa-kantitatea handitzea dakar. Kanpoko intsulina injektatuz zuzentzen da. Sintomak honako hauek dira: pixa askotan egiteko beharra, egarri gehiago izatea, etengabeko gose sentsazioa, ahultasun orokorra eta pisua galtzea. Bi mota nagusi daude: I. motakoa (ohikoagoa haur eta nerabeetan) eta II. motakoa (ohikoena).

Giltzadura, lotailu eta tendoiaren ezberdintasunak:

  • Giltzadurak: Hezurrak kartilago bidez elkartzen dituzten egiturak, mugimendua ahalbidetu eta hezurrak babesteko funtzioarekin.
  • Tendoiak: Muskuluak hezurrekin eta beste egiturekin lotzen dituzten zuntzezko egiturak, mugimendua ahalbidetu eta muskuluei euskarria emateko.
  • Lotailuak: Hezurrak elkarren artean lotzen dituzten zuntzezko egiturak, egonkortasuna eta lotura emateko.

5.1. Iraizketa Aparatua eta Gernu Sistema

Iraitz Aparatua:

Organoak: Giltzurrunak, ureterrak, gernu maskuria, uretra.

Gernu Sistema:

Atalak: Giltzurrunak, ureterrak, gernu maskuria, uretra.

Nefronaren atalak:

  • Glomerulua: Filtrazioa.
  • Bowmanen kapsula: Filtratutako substantziak jasotzen ditu.
  • Tubulu proximalak: Substantzia batzuk berriro xurgatzen dira.
  • Henleren begizta: Uraren eta gatz mineralen xurgapena.
  • Tubulu distala: Substantzia gehiago xurgatzen dira.
  • Bilketa hodia: Gernua maskurira eramaten du.

Gernuaren eraketa:

  • Filtrazioa: Glomeruluan.
  • Berriz xurgatzea: Tubulu proximal eta distalean, Henleren begiztan.
  • Sekrezioa: Substantzia batzuk tubulu distalean gehitzen dira.

Gernuaren konposizioa: Ura, gatz mineralak, urea, hondakinak (gureaz, kreatinina, azido urikoa).

Gaixotasunak eta prebentzioa: Giltzurruneko harriak, gernu-infekzioak. Ohitura osasungarriak: likido ugari edatea, dieta orekatua, higiene egokia.

5.2. Zirkulazio Sistema

Zirkulazio-sistema: Gorputzean odola zirkulatzen duen sistema, substantziak garraiatzen dituena.

Elementuak:

  • Odola: Plasma (ura, proteinak, gatzak), zelulak (globulu gorriak, globulu zuriak, plaketak).
  • Odol hodiak: Arteriak, zainak, kapilarrak.
  • Bihotza: Atalak eta odol hodiak.

Bihotzaren atalak: Atal nagusiak: Ezker eta eskuin aurikulak eta bentrikuluak. Balbulak: Mitrala, trikuspidala, aortikoa, birikietako.

Odol zirkulazioa: Osoa eta bikoitza (arterietatik eta zainetatik igarotzen da).

  • Zirkulazio handia: Bihotzaren ezkerreko bentrikulutik gorputz osora.
  • Zirkulazio txikia: Bihotzaren eskuineko bentrikulutik biriketara.

Bihotz erritmoak:

  • Sistolea: Bihotza uzkurtzen da.
  • Diastolea: Bihotza lasaitzen da.

Gaixotasunak eta prebentzioa: Aterosklerosia, hipertentsioa. Ohitura osasungarriak: ariketa fisikoa, dieta orekatua, tabakoa saihestea.

7.1. Immunitate Sistema

Infekzioetatik babestea: Immunitate sistema izaki bizidunak agente infekziosoen aurka erabiltzen dituen mekanismoen multzoa da. Defentsa funtzioa bi motatako elementuk betetzen dute: oztopoek eta erantzun zelularrek.

Oztopoak:

  1. Oztopo fisikoak: Larruazala (egoera onean gaindiezina) eta mukosak (mukiak jariatzen dituzte agente infekziosoak harrapatzeko eta neutralizatzeko).
  2. Mikrobiota: Gurekin bizi diren bakterioen multzoa da, gaixotasun eragileei aurre egin eta ingurunea desegokia egiten duten substantziak sortzen dituzte.

Erantzun zelularra:

  • Sortzetiko immunitate sistema: Fagozitoek eta beste zelulek egiten dute, modu ez-espezifikoan agente arrotzen aurka. Hanturazko erantzuna barne hartzen du. Prozesua: Histaminaren askapena → Basodilatazioa → Odola, plasma eta globulu zuriak kaltetutako eremura iristea → Hantura eta fagozitoen ekintza.
  • Immunitate sistema egokitzailea: Agente infekzioso bakoitzarentzat erantzun espezifikoa sortzen du eta memoria immunologikoa du. Erantzun humorala: B linfozitoek antigorputz espezifikoak sortzen dituzte. Erantzun zelularra: T linfozitoek antigenoak daramatzaten zelulak suntsitzen dituzte, patogeno intrazelularren aurka borrokatuz. Gaixotasun bat izan ondoren, B eta T linfozito populazioak antigenoak ezagutzeko eta erantzun azkar eta biziagoa emateko gai dira.

Entradas relacionadas: