Giza eboluzioa, antropologia eta kultura: ikuspegi orokorra

Clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

Eboluzio-katearen mitoa eta errealitatea

Ezin da kate-maila bati buruz hitz egin, hainbat eta hainbat baitira. Eboluzio-kateak kate-maila asko ditu, gizakien antzinako arbasoetatik hasi eta gaur egun arte, gizakiek eta tximinoek arbaso komunak izan dituztela adierazten dutenak. Ez zen existitu, ordea, bi espezie horien artean sortutako izaki bakar bat, biak lotzen dituena.

Bestalde, okerreko adierazpen bat da gizakia tximinoaren ondorengoa dela esatea. Hori ezinezkoa da; horrek esan nahiko luke tximinoek ez dutela eboluziorik izan milioika urtetan eta gaur egun dituzten ezaugarri berdin-berdinak zituztela garai hartan ere. Tximinoen eta gizakien arbaso komunak ez ziren tximinoak, ez eta gizakiak ere, beste animalia mota batzuk baizik.

Antropogenesia: Giza espeziearen sorrera

Antropogenesia esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bidean egin diren prozesu eta etapen multzoari. Oso prozesu konplexua izan da, eta hainbat faktorek izan dute eragina.

Antropologia kulturala eta bere adarrak

Antropologia kulturala XIX. mendearen amaieran sortu zen diziplina gisa. Gizakiaren bizimodua oinarri hartuta hura aztertzea zuen xede; hots, sortzen duen kulturaren ikuspuntutik. Antropologia kulturalaren ikerketa-objektu dira hauek guztiak: antolaketa politikoa, mitoak, festak, eta abar. Antropologia kulturalak bi azpidiziplina ditu:

  • Etnografia: herri baten bizimodua deskribatzen du; horretarako, ikertzailea ahal herri horretan ahalik eta era sakonenean barneratu behar da.
  • Etnologia: alderdi edo ezaugarri bat ikertzen du hainbat kulturatan, alderatzeko.

Multikulturalismoa eta giza bereizgarriak

Multikulturalismo hitza erabiltzen dugu kultura-aniztasuna eremu sozial berean gertatzen denean; hots, hainbat jatorri kulturaletako banako edo taldeak aldi berean bizi direnean.

Tresnak egitea eta sua kontrolatzea sarritan erabili dira gizakiak eta animaliak bereizteko jarduera gisa. Egia da goi-primate batzuek tresnak erabiltzeko gaitasuna dutela, baina gizakien teknikarako gaitasunaren desberdintasuna, kuantitatiboa ez ezik, kualitatiboa ere bada.

Lamarck eta eboluzioaren lehen teoria

Lamarck izan zen espezieen eboluzio biologikoari buruzko lehen teoria orokorra (filogenesia) proposatu zuena. Bertan adierazi zuen izaki bizidunak berez sortu zirela materia inorganikotik, bi lerro nagusi jarraituz: animaliena eta landareena. Izaki bizidunek hobetzeko bidea egin dute eta prozesu hori gizakiarekin gailendu da. Izaki bizidunen eraldaketak inguruarekiko interakzioaren ondorio dira, eta organoren baten erabilera intentsiboarekin sendotzen dira. Aitzitik, beste organo batzuk ahuldu egiten dira ez direlako erabiltzen eta desagertzen dira azkenean (adibidez, jirafaren lepoa). Teoria horren arabera, eboluzio biologikoak xede bat du: espezieak gero eta konplexuagoak izatea eta funtzio gero eta espezializatuagoak betetzea, gizakiaren perfekzioa lortu arte.

Physis eta Nomos: Natura eta Kultura

Physi (<<natura>>): Batetik, gizakia naturaren parte dela adierazten du, eta guztiz atxikitzen zaiola zenbait legeri (naturalei). Bestetik, izaki naturalek mugimenduaren eta atsedenaren printzipio bat dutela ondorioztatu zuten.

Nomos (<<gizarte-araua>>): Hitzari esanahi zabalagoa ematen badiogu, gizatalde baten sinesmen-multzoaz ari zaigula ohartuko gara; kulturaz, hain zuzen. Antzinako greziarrak ohartu ziren nomosa hitzarmenezkoa dela, herri bakoitzak bere kultura propioa duelako. Kontzeptu hau Jean-Jacques Rousseau filosofoak ere jorratu zuen.

Entradas relacionadas: