Giza Ehunak: Definizioa, Mota Nagusiak eta Funtzioak
Clasificado en Biología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,66 KB
Ehunak: Definizioa eta Osagaiak
Ehuna espezializatutako zelulen multzoa da. Askotan, ehunek zelulak edukitzeaz gainera, zelula horiek substantziak sortzen dituzte. Horiei zelularteko substantzia deritze. Funtzio bera egiteko elkartzen diren zelula multzoari ehun esaten zaio. Gehienetan, mota bereko zelulak elkartzen dira.
Ehun Epiteliala
Gorputzaren kanpoko gainazala eta organoen barnealdea nahiz kanpoaldea biltzen ditu. Bi mota nagusi daude:
- Estaldura epitelioa: Zenbait zelula geruzak osatuta egon daiteke. Haren funtzioa babestea da.
- Guruin epitelioa: Substantziak sortzen eta jariatzen espezializatutako zelula epitelialek osatzen dute. Multzotan biltzen dira eta guruin izeneko egiturak osatzen dituzte.
Nerbio Ehuna
Nerbio ehunek entzefaloa, bizkarrezur-muina eta nerbioak osatzen dituzte. Gorputzaren informazioa biltzeaz arduratzen dira.
- Neuronak: Nerbio-zelula nagusiak dira.
- Zelula glialak: Neuronei eusteko nahiz haiek babesteko eta elikatzeko funtzioa duten mota anitzeko zelulak dira.
Ehun Konektiboak
Lotze nahiz euste funtzioak egiten dituzte. Ehun horien zelulek zelularteko substantzia asko dute inguruan, eta substantzia horretan, zelulek berek ekoitzitako zuntz ugari izaten da.
- Ehun konjuntiboa: Gorputzaren betegarritzat erabiltzen den materiala da. Larruazalaren geruza sakonenean dago. Mota berezi bat gantz-ehuna da.
- Kartilago ehuna edo kartilagoa: Enbrioi eskeletoaren osagai nagusia da. Helduek hezur artikulazioetan, trakean, sudurrean, belarrietan eta ornoarteko diskoan dute.
- Hezur ehuna: Helduen hezurretako funtsezko osagaia da. Ehun mota hori da ehun konektiborik sendoena.
Gihar Ehuna
Gihar ehuna giharren osagai nagusia da, eta organismoaren atalen mugimenduaz arduratzen da. Zelula luzangak ditu, eta gihar-zuntz esaten zaie.
- Eskeletoko gihar-ehun ildaskatua: Hezurrei lotzen zaizkien giharrak osatzen eta mugiarazten ditu. Ehun honen uzkurdura borondatezkoa da.
- Bihotzeko gihar-ehun ildaskatua: Bihotzaren pareta sendoak osatzen ditu. Eskeleto-ehuna ez bezala, ehun honen uzkurdura ez-borondatezkoa da.
- Gihar-ehun leuna: Sabeleko, odol-hodietako, umetokiko eta maskuriko paretetan dago, besteak beste. Ehun honen uzkurdura ez-borondatezkoa da.