Giza Eskubideen Ezaugarriak, Belaunaldiak eta Estatu Ereduak

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,83 KB

Giza eskubideen ezaugarri nagusiak

Unibertsalak: Gizaki guztiek eskubideak izan behar dituzte, inor alde batera utzi gabe. Gizaki guztiak tratu berarekin tratatuak izan behar dira; ezin da egon pertsona bat bestea baino hobea denik.

Lehentasuna: Eskubide batzuek besteek baino garrantzi handiagoa dute, beraz, lehentasuna dute.

Preskribaezinak: Hau da, giza eskubide bat ezin da inolaz ere galdu; eskubide bati ez zaio epea amaitzen.

Besterenezinak: Eskubideak norberarenak dira, ezin dizkiozu zure eskubideak beste pertsona bati eman edo utzi. Adibidez, hauteskundeetan botoa eman behar baduzu, nik nire botoa eman behar dut eta zuk zurea.

Zatiezinak: Eskubideek guztiontzako garrantzi bera dute, ezin da haien esanahia negoziatu ezta aldatu ere. Eskubide bat ezin da beste bat baino garrantzitsuagoa izan.

Giza eskubideen belaunaldiak, balioak eta estatuak

  • Giza eskubideen belaunaldiak:
    1. Lehena: Eskubide zibilak eta politikoak.
    2. Bigarrena: Eskubide ekonomikoak, sozialak eta kulturalak.
    3. Hirugarrena: Bakea, ingurumen garbia eta garapena izateko eskubidea.
  • Gida-balioak: 4. Askatasuna, 5. Berdintasuna, 6. Elkartasuna.
  • Estatu-eredua: 7. Estatu liberala (zuzenbidezko estatua), 8. Zuzenbidezko estatu soziala, 9. Estatu solidarioak.

Eskubideen eta estatuen azalpena

Lehen belaunaldia: Eskubide sozial eta politikoak

1-4 sailkapenari dagokionez, lehenengo belaunaldia eskubide sozial eta politikoei dagokie. Burgesiak aldarrikatu zituen XVI. mendetik aurrera. Honako eskubide hauek ezagutzera eman zituzten: bizi ahal izatekoa, askatasunez pentsatzekoa eta lege-arrazoirik gabe atxilotua ez izatekoa. Askatasuna eskubideen oinarria da, hau da, eskubideak gidatzen dituen balioa.

7. puntuko estatuaren funtzio bat eskubide horiek betetzen direla bermatzea da. Estatuaren teoriaren arabera, erabateko lehentasunezko eskakizunak dira.

Bigarren belaunaldia: Eskubide ekonomiko eta sozialak

2-5 sailkapena bigarren belaunaldiari dagokio. Adibidez: lanbide bat izateko eta soldata zentzuzko bat izateko eskubidea, osasun-zerbitzuak, etab. Estatua kontratuak betearazteaz arduratu behar da, baina baita lehenengo belaunaldiko eskubideak denentzat izateaz ere.

8. puntuko estatu motak aurreko eredu liberalaren oinarrizko askatasun berak babesten ditu, baina aberastasuna banatzen ere saiatzen da.

Hirugarren belaunaldia: Elkartasun eskubideak

3-6 sailkapeneko hirugarren belaunaldiko eskubideak hauek dira: kutsadurarik gabeko ingurune garbia izatea, bizitzeko eskubidea, bakean bizitzeko eskubidea... Nazioarteko elkartasuna beharrezkoa da eskubide horiek betearazteko.

Entradas relacionadas: