Giza existentziaren zentzua: Filosofia eta korronteak
Clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,43 KB
Giza existentziaren zentzua
Gizakia osatu gabe dagoen errealitate bat da. Bi oinarritatik abiatzen da:
- Norbanakoa: Bere egitura osatzen duena.
- Gizartea: Bizi den garaia eta gizartearen egitura.
Gaur egun, antzinatik izan ditugun kezkek (heriotza, bizitzaren zentzua eta askatasuna) larritu egiten gaituzte. Europa bi mundu-gerren ondorioz bizi izan zuen garai latzean sortu zen filosofia existentzialista.
Bizitzak ez du zentzurik: Existentzialismo nihilista
Existentzialismo nihilistaren ordezkari nagusiak Camus eta Sartre izan ziren.
- Albert Camus: Sisiforen mitoa erabili zuen existentzia zeinen absurdoa den azaltzeko. Proiektu guztiak heriotzak zapuzten ditu. Bizitzak ez du zentzurik, ezin baitiote patuari ihes egin. Proiektu guztien porrota dakar heriotzak.
- Jean-Paul Sartre: Mundura egotzitako izaki bat da gizakia. Gizakiak balioa ematen die gauzei, baina balio horrek ez du funtsik.
Bizitzak zentzua du
Bizitzaren zentzu transzendentea
Jainkoa da munduaren sortzailea. Berarekin bat egitea da benetako zoriontasuna.
Emmanuel Mounier eta pertsonalismo kristaua: Bokazioak betetzearen emaitza da pertsona. Bokazioa meditazioaren bidez aurkitzen da, bizi izan dituen egoeretatik abiatuta. Hezurmamitzea ere gertatzen da, pertsona ekintzaren batekin konprometitzen denean eta besteekin bat eginda dagoenean, bere buruari uko eginez.
Bizitzaren zentzu inmanentea
Korronte eboluzionistak, ekologistak, bitalistak eta humanismo marxista sar daitezke hemen. Oinarri bera dute: gizakia eboluzioaren emaitza da, eta bizitzaz harago ez dago ezer transzendenterik. Gizakia bere gaitasunak garatuz joaten da eta horrela ematen dio zentzua bere bizitzari.
- Humanismo marxista: Korronte honek salatzen duenez, gizateriaren zati batek beste zatia zapaltzen du. Egoera horrek aldatu egin du lanaren eta bizitzaren zentzua. Esklabotza-egoeraren ondorioz, lana gorrotagarri bihurtu da.
- Friedrich Nietzsche: Mendebaldeko kulturari kritika gogorra egin zion. Jainkoaren heriotzak balio tradizionalen desagerpena eta supergizakiaren sorrera dakar. Nietzschek bizitza eta lurreko gauzak goretsi zituen: gorputza, osasuna, indarra eta plazerrak.