Giza Fisiologia: Energia Metabolismoa eta Muskuluak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,75 KB

ATPren Berreskuratzea: Energia Bideak

Bide anaerobiko ez-laktikoa

Erregaiak: fosfagenoak (ATP-PC sistema). Ez da azido laktikorik metatzen.

Bide anaerobiko laktikoa

Erregaia: glukogenoa. Azido laktikoaren etengabeko eraketa eta metaketa gertatzen da, azidifikazioa sortuz.

ATPren berreskuratzea bide aerobikoaren bidez

Oxidazio prozesua da, beti oxigenoaren presentziarekin gertatzen dena. Erregaiak: glukogenoa eta lipidoak.

Muskulu Eskeletikoa eta Bere Funtzionamendua

Muskulu eskeletikoaren ATP ekoizpena

Hemoglobinaren bitartez odol-zelula gorrietan biriketatik ekarritako oxigenoa mioglobinaren bitartez muskulu-zeluletan metatzen da.

Min muskularra

FT zuntzek (zuntz azkarrek) ST zuntzek (zuntz geldoek) baino min handiagoa eragiten dute.

Muskulu eskeletikoa: Ezaugarri orokorrak

Gutxi gorabehera 400 muskulu ditu, eta gorputzaren pisuaren %40-50 hartzen du.

Muskulu eskeletikoaren funtzioak

  • Lokomoziorako eta arnasketarako indar-ekoizpena.
  • Jarrerazko mantentze-lanerako indar-ekoizpena.
  • Hotza dagoenean termorregulazioa.

Ehun konektibo bilgarriak

Epimisioa

Muskulu osoa inguratzen du.

Perimisioa

Muskulu-zuntz taldeak inguratzen ditu, faszikuluak direlakoak.

Endomisioa

Muskulu-zuntz bakoitza inguratzen du.

Sarkolema

Muskulu-zelularen mintza.

T Tubuluak

Akzio-potentziala zuntz osoan zehar zabaltzeko.

Sarkoplasma

Zuntzaren zitoplasma (glukogenoa eta mioglobina ditu).

Zubi gurutzatuak

Filamentuen labainketa zubi gurutzatuen akzioagatik gertatzen da, miosina aktinarantz mugituz.

Metabolismoaren Oinarriak

Katabolismoa

Bizidunengan gertatzen den erreakzio kimikoen multzoa da, molekula organiko edo biomolekula handiak molekula bakun bihurtzen dituena. Oxidazio-erreakzioak gertatzen dira. Ondorioz, prozesu katabolikoetan energia sortzen da.

Anabolismoa

Molekula soiletatik edo aitzindarietatik abiatuta molekula konplexuak eratzeko prozesu metabolikoa da.

Adipozitoa

Lipidoen metaketan espezializatutako zelula da. Lipidoak edo gantzak oso erreserba-molekula egokiak dira, pisu gutxirekin eta bolumen txikiarekin energia kimiko asko gordetzen dutelako. Ehun konektibo arruntean aurki daitezke.

Triglizeridoa

Glizerinaren eta hiru gantz-azido molekulen arteko esterifikazioaz sortutako lipidoa da. Izaki bizidunen gantz gehienak triglizeridoak dira.

Lipolisia

Prozesu metabolikoa da, non organismoaren lipidoak gantz-azido eta glizerol bihurtzen diren gorputzeko energia sortzeko.

Entradas relacionadas: