Giza Fisiologia eta Lehen Sorospenak: Oinarrizko Gida

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,54 KB

1. Azterketa: Giza Fisiologiaren Oinarriak

1. Arnas Sistemaren Egitura Azalpena

Arnasketa bidearen zatiak:

  • Sudur-hobiak: Airea egokitu egiten dute (berotu, hezetu eta iragazi).
  • Aho-faringea: Arnasketa eta digestio bideak gurutzatzen dira. Sudur-hobien eginkizun bera dute, baina iragazki gutxiagorekin.
  • Laringea: Barruko zimurdurek ahots-kordak osatzen dituzte. Ahotsaren organoa da.
  • Trakea: Kartilagozko eraztunez osatua. Hartzen eta botatzen den airearen bidea da.

2. Kutxa Torazikoaren Hedapena eta Estutzea

Birikak, inguruan dituzten arnasketa-giharrei esker, zabaldu egiten dira.

Arnasa Hartzea:

  • Diafragmaren uzkurdurak (arnasa hartzearen gihar nagusia) bere kokapena beherantz bultzatzen du, kutxa torazikoaren barne-bolumena handitu egiten da eta birikak hedatu egiten dira.
  • Arnasketan laguntzen duten beste gihar batzuk: saihetsartekoak, serratoak.

Arnasa Botatzea:

Diafragmaren erlaxazioak eragiten duen prozesu pasiboa da, baina modu aktiboan ere egin daiteke.

3. Non Gertatzen da Gas Trukea?

Gasen trukea kapilarretan gertatzen da. Oxigenoa (O2) garraiatzean eta karbono dioxidoa (CO2) kanporatzean datza. Horrek esan nahi du O2 eta CO2 trukatzen direla. Gasen trukea difusioari esker gertatzen da, gas kontzentrazio desberdinek gradiente egokiak ezartzen dituzte.

4. Oxigeno Kontsumoa (VO2) eta Maximoa (VO2 max.)

  • Oxigeno kontsumoa (VO2): Organismoak xurgatu, garraiatu eta kontsumitzen duen oxigeno kantitatea da. Egiten ari garen jarduera fisikoaren arabera VO2 handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Hau da, atseden egoeran edo erlaxatuta gaudenean kontsumoa txikiagoa izango da, eta jarduera fisiko baten intentsitatea areagotuz doan heinean VO2 ere handituz joango da.
  • Oxigeno kontsumo maximoa (VO2 max.): Organismoak denbora tarte jakin batean xurgatu, garraiatu eta kontsumitu dezakeen oxigeno kantitate maximoa da. Gure odolak garraiatzen du hau.

6. Zirkulazio Sistemaren Bi Funtzio Nagusiak

  • Zelulei behar dituzten elikagaiak eta O2 eraman.
  • Hondakinak eta CO2 kanporatu.

7. Odoleko Zelulak eta Funtzio Nagusiak

  • Globulu gorriak: O2 garraiatzea.
  • Globulu zuriak: Infekzioen aurkako defentsa-sistema.
  • Plaketak: Odol-koagulazioa aktibatzen dute.
  • Plasma: Odolaren zati likidoa da. Bere funtzio nagusia dituen substantziak garraiatzea da.

8. Zer da Sistolea eta Diastolea?

Sistolea (uzkurdura) eta Diastolea (erlaxazioa).

9. Zirkulazio Sistemaren Bi Zirkuitu Nagusiak

  1. Zirkulazio Nagusia edo Sistemikoa: Odola ezker bentrikulutik ateratzen da, eta aorta arteriatik gorputz osora hedatzen da. Zainetatik, goi eta behe kaba zainetara iristen da, eta hauek eskuin aurikulan amaitzen dira.
  2. Zirkulazio Txikia edo Biriketakoa: Odola eskuin aurikulatik eskuin bentrikulura pasatzen da, eta hemendik biriketako arteriaren bitartez biriketara bidaltzen da. Biriketan gasen trukea gertatzen da (CO2 jaso eta O2 hedatu). Odol oxigenatua biriketako zainen bitartez ezker aurikulara iristen da.

2. Azterketa: Metabolismoa eta Nerbio Sistema

1. Organismoak Energia Nondik Lortzen Duen

Gure organismoak bere eginkizunetarako behar duen energia elikagaien makronutrienteen degradaziotik lortzen du (proteinak, gantzak eta karbohidratoak). Ez, ez dira gai energia-iturri horiek zuzenean erabiltzeko. ATP bihurtzen da, eta ATParen deskonposaketak eskainiko dio gihar-uzkurdurarako behar duen energia.

2. Energia-Jarraitua Kontzeptua

Bide guztiek energia-jarraitua bezala funtzionatzen dute, baina jarduera fisikoaren intentsitatearen, iraupenaren, metatutako substratuen kantitatearen eta entrenamenduaren arabera, batek nabarmen handiagoa izango du.

3. Bide Metaboliko Anaerobiko Laktikoaren Ezaugarriak

  • Karbohidratoen degradazioa oxigenorik gabe: oxigeno independentea.
  • Intentsitate handiko esfortzuetan oso azkar aktibatzen da, eta 2-3 minutura arte gutxi gorabehera mantentzen da.
  • Jarduera fisikoa luzatzen den neurrian, sistema honen ekarpena gero eta txikiagoa da.
  • Azido laktikoaren ekoizpenarekin lotzen da, eta bere askapena odolera (glukoneogenesia edo Cori zikloa).
  • Adibidez: 800 m-ko atletismo froga.

5. Neuronaren Zatiak eta Funtzioak

Neuronak sinapsiaren bidez informazioa transmititzen dute.

  • Zelula-gorputza: Nukleoa eta organuluak ditu.
  • Dendrita: Nerbio-bulkada jaso eta zelula-gorputzerantz bideratzen du.
  • Axoia: Neuronen arteko lotura.
  • Botoi terminala: Bulkada beste neurona baterantz edo giharrera transmititzen du.
  • Transmisioa (Sinapsia): Mekanismo kimikoa da, elkar ukitu gabekoa. Bulkada botoi terminalera iristean, bertan dauden besikulek neurotransmisore bat askatzen dute kanporantz, eta honek hurrengo neuronaren dendritetan bulkada berri bat sorrarazten du.

6. Neuronen Sailkapena Funtzioaren Arabera

  • Sentiberak (Aferenteak): Hartzaile gisa espezializatutako eremu bat dute eta estimulu desberdinak jasotzeaz arduratzen dira (informazioa nerbio sistema zentraleraino biltzen dute).
  • Motorrak (Eferenteak): Gihar eta erraiei aginduak bidaltzen dizkietenak dira. Oso azkar transmititzen dute.
  • Neuronen artekoak (Interneuronak): Laburrak dira eta neuronak elkarren artean lotzeaz arduratzen dira, soilik nerbio sistema zentralean.

7. Zer da Nerbio Sistema Begetatiboa?

Anatomikoki aurreko bien zati bada ere, bere eginkizuna oso berezia delako aparte ikasi ohi da: jarduera begetatiboak modu autonomo eta borondaterik gabe erregulatzen ditu (bizitzari eusten diotenak: bihotz-maiztasuna, arnasketa, erraiak, etab.).

  • Ez du garun-azalean parte hartzen (borondatetik kanpo baitago).
  • Bi ataletan banatzen da:
    1. Nerbio Sistema Sinpatikoa.
    2. Nerbio Sistema Parasinpatikoa.

Errai gehienak inerbatzen dituzte, haiengan elkarren aurkako eraginak sortuz (batek estimulatu eta besteak inhibitu egiten du). Adibidez: estresean, sinpatikoak bihotz-maiztasuna handitzen du; atsedenean, parasinpatikoak bihotz-maiztasuna gutxitzen du.

8. Gihar Ekintza Dinamiko Motak

  1. Borondatezko mugimendua (maila kortikalean).
  2. Mugimendu automatikoa (subkortikal mailan): oinez ibili.
  3. Erreflexu mugimenduak (bizkarrezur-muinaren mailan): erreakzio azkar eta sinpleak.

11. Egia ala Gezurra: Adierazpenak

Hona hemen adierazpen batzuen egiazkotasuna:

  • A: Gezurra
  • B: Egia
  • C: Gezurra
  • D: Egia
  • E: Gezurra
  • F: Egia
  • G: Gezurra
  • H: Gezurra
  • I: Egia
  • J: Egia
  • K: Egia
  • L: Gezurra
  • M: Gezurra
  • N: Egia
  • O: Gezurra

3. Azterketa: Lehen Sorospenak

1. Zer Esanahi Daukate E.B.A. Siglek?

E.B.A. siglek esanahi hau dute: Ebaluatu egoera, Babestu, Abisatu, Sorotsi.

2. Zer da Ekimosia eta Nola Tratatu?

Ekimosia lehen mailako kontusio bat da. Ubeldura-eremu bat agertzen da, egun batzuen buruan bere kasa desagertzen dena. Kolorea aldatuz doa, moretik berdera, azkenik horira.

Tratamendua: Hotz lokala jarriko dugu, kataplasma edo konpresa baten bidez, eremu horrek atseden har dezan.

3. Zuzena Ez Den Erantzuna Aukeratu

Lesiorik nabarmenenak beti berehala tratatu behar dira biktimaren egoera hobetzeko.

4. Bularreko Konpresioei Dagokienez

Zanpaldien erritmo egokiena 100 zanpaldi minutuko egitea da.

5. Kirola Egiten Ari Zaren Gune Batean: Larrialdi Protokoloa

  • EBAS: Ebaluatu, Babestu, Abisatu, Sorotsi.
  • Konorte egoera: Hitz eginez, gorputza estimulatuz.
  • Arnasketa (VOS: Ver, Oír, Sentir): Ikusi, entzun, sentitu kopeta-kokotsa eginez.
    • Arnasa bai: Segurtasun posizioan jarri.
    • Arnasa ez: B.B.B. (Bihotz-Biriketako Bizkortzea) egin (30 konpresio, 2 aireztapen).

6. Traumatismo Baten Eraginak

Traumatismo baten eraginak hezur, giltzadura eta giharretan ager daitezke, organismoarengan bai zuzenean eta baita zeharka ere indarra ezartzearen ondorioz.

7. Talde Kiroletako Saioan Ikaskide Bati Gertaera

Traumatismo baten aurrean gaude. Ikaskideak bihurritu bat dauka. Lotailuen tenkatzea izan du eta giltzadura-azaleren une baterako banaketa ekar dezake.

Sintomak: Mina, lesioa gertatu den puntuan lokalizatua, eremu horretako hantura eta ezintasun funtzionala.

Sorospena:

  • Hotza jarriko diogu lesioaren lekuan bertan.
  • Erasandako gorputz-adarra gorantz jarri eta atsedenean eduki.
  • Erasandako giltzadura immobilizatu, egoera ez okerragotzeko.
  • Ez eman ukendurik (pomada), ezta analgesikorik ere, sintomak ezkutatu daitezke.
  • Erietxera joan.

8. Erretako Gorputz Azaleraren Ehunekoa

Kalkulatzeko erabiltzen den arauaren arabera, erretako gorputz-azaleraren ehunekoa %27,9 izango da.

9. Erredurei Buruzko Egia Ez Den Erantzuna

Sakontasunaren arabera sailkatzen ditugunean, bi mailatako erredurak bereizten dira, 2. mailakoak 1. mailakoak baino sakonagoak izanik.

10. Eskuen Izoztearen Tratamendua

Eskuak gure izterretan sartu berotzeko.

11. Garuneko Odol Bolumena

Hipertentsioa.

12. Besoan Odol Jario Arteriala

Biktima batek besoan odol gorria eta aldizkako irteera badu, odol-jario arteriala duela suposatu dezakegu. Odola modu intermitente batean ateratzen da.

13. Nola Deitzen da Bronkio-Odoljarioa?

Hemoptisia.

14. Shock-a Gertatzen Denean

Trendelenburg jarreran.

15. Intsolazioa eta Bero Kolpea: Ezberdintasunak

  • Intsolazioa: Beroak edo erabateko deshidratazioak eragindako nekea da. Egoera horretan ur eta gatz galerek gorputz osoari erasaten diote.
  • Bero kolpea: Intsolazio baten hurrengo pausoa da. Intsolazio luze baten ondoren, gorputzak bero handiegiari ezin dio aurre egin eta termorregulazioko mekanismoak huts egiten du.

Ezberdintasunak:

Intsolazioak dituen sintomak gorputzeko tenperatura altua, azala beroa, izerditze ugaria, buruko mina, goragalea eta ikusmen zirriborrotsua dira. Bero kolpean, berriz, sintomak handiagoak dira: larruazal bero, lehor eta gorritua, konortearen asaldurak, pultsu bizkor eta ahula, arnasketa azkar eta arina eta konbultsioak dira.

16. Zaurien Larritasun-Faktoreak eta Sintomak

  • Faktoreak: Sakontasuna, hedadura, lokalizazioa, zikintasuna, gorputz arrotzak eta infekzio-zeinuak.
  • Sintomak: Aurrekari traumatikoa, min lokalizatua, odol-jarioa eta ertzen bereizketa.

17. Hipotermia Areagotu Dezaketen Faktoreak

  • Haizea (jantzien babes-gaitasuna gutxitu).
  • Hezetasuna (14 aldiz eta uretan 32).
  • Altitudea (100 metroko 0,6º jaitsi).
  • Adina.
  • Alkohola edatea.
  • Nikotina eta kafeina.
  • Janzkera desegokia.
  • Deshidratazioa eta ahidurak.

Entradas relacionadas: