Giza Gorputzaren Anatomia eta Fisiologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,12 KB

1.1. Definizioak

  • Anatomia: Giza gorputzaren eta bere atalen forma eta egitura aztertzen dituen zientzia da.
  • Fisiologia: Giza gorputzaren eta bere atalen funtzionamendua aztertzen dituen zientzia da.
  • Patologia: Giza gorputzaren eta bere atalen gaixotasunak aztertzen dituen zientzia da.
  • Bizitza: Izaki bizidunek ondorengo funtzionamenduak bete behar dituzte:
    • Ugalketa
    • Ingurunearekin harremanak izan
    • Elikatu

1.2. Bizitzaren Antolaketa Mailak

  1. 1. maila: Atomoak (C, O, H)
  2. 2. maila: Molekulak (H2O)
  3. 3. maila: Makromolekulak
  4. 4. maila: Organulu zelularrak
  5. 5. maila: Zelula: Izaki bizidunen unitate funtzionala eta egiturazkoa, bizirik dagoena.
    • Prokariotak: Primitiboak dira, gutxi eboluzionatuak, oso sinpleak eta ez dute nukleorik.
    • Eukariotak: Bi mota daude (animali eta landare zelulak); konplexuagoak, garatuagoak eta nukleoa diferentziatua dute.
  6. 6. maila: Ehunak: Helburu komuna duten zelula multzoa da.

Ehun motak:

  • Ehun epiteliala
  • Ehun konektiboa:
    • Ehun konektibo arrunta
    • Hezur-ehuna
    • Kartilago-ehuna
    • Gantz-ehuna
    • Odola
  • Muskulu-ehuna:
    • Muskulu leunaren ehuna
    • Muskulu eskeletikoaren ehuna
    • Muskulu kardiakoaren ehuna
  • Nerbio-ehuna

Epitelioko ehuna

Organoak epitelio-ehunez inguratuta daude, baita gorputz-azala ere.

  • Babes-funtzioa: Mikroorganismoetatik babesten gaitu eta iragazgaitz bihurtzen gaitu.
  • Zelula guztiak berdinak dira, hau da, forma erregularrak dituzte.
  • Ez dago zelulen arteko hutsunerik; gogor itsatsita daude.

Sailkapena:

  • Zelula-formaren arabera:
    • Ehun epitelial lauak
    • Ehun epitelial kubikoak
    • Ehun epitelial zilindrikoak
    • Ehun epitelial ezkatatsuak
  • Osatzen duten geruzen kopuruaren arabera:
    • Geruza bat (sinplea)
    • Bat baino gehiago (geruzatua)

Ehun konektibo arrunta

  • Zelula desberdinez osatuta dago eta forma irregularrak dituzte.
  • Funtzio desberdinak ditu.
  • Zelulak bananduta daude.
  • Zelulen artean hutsunea geratzen da.
  • Zelulen artean likidoa dago:
    • Likidoa: Ura, mineralak, proteinak (ehunaren eskeletoa osatzen dute).
  • Odol-hodiak eta linfa-kapilarrak.
  • Nerbioak eta muskuluak.

Organoak

Organoak: ehun desberdinen multzoa.

Adibidez, bihotzaren geruzak:

  • Perikardioa (babesa)
  • Endokardioa (elikadura)
  • Miokardioa (mugimendua)

Sistemak eta Aparatuak

Sistemak eta Aparatuak: Organo desberdinen multzoa dira. Organo bakoitzak bere lana betetzen du eta bizi-funtzio bera dute.

Zirkulazio-aparatua

  • Odol-sistema: Bihotza, arteriak, zainak, kapilarrak, odola.
  • Linfa-sistema: Gongoil linfatikoak, zain linfatikoak, kapilar linfatikoak, linfa.

Arnas-aparatua

Organoak: Sudur-hobiak, ahoa, laringea, faringea, trakea, bronkioak, birikak, diafragma, bronkioloak, albeoloak.

Digestio-aparatua

Digestio-hodia: Ahoa, faringea, hestegorria, urdaila, heste meharra, heste lodia, ondestea, uzkia.

Ugal-aparatua (Emakumezkoak)

  • Kanpoko organoak: Bulba, ezpain handiak, ezpain txikiak, klitorisa, bularrak, esne-guruinak.
  • Barne-organoak: Bagina, umetokia, Falopioren tronpak, obulutegiak.

Ugal-aparatua (Gizonezkoak)

  • Kanpoko organoak: Testikuluak, zakila, eskrotoa, prepuzioa.
  • Barneko organoak: Hodi deferenteak, semen-besikula, hodi ejakulatzaileak, prostata, uretra.

Lokomozio-aparatua

  • Muskulu-sistema: Muskuluak.
  • Hezur-sistema: Hezurrak.
  • Giltzadura-sistema: Giltzadurak.

Iraitz-aparatua

  • Arnas-aparatua (gas-trukea)
  • Digestio-aparatua (hondakin solidoak)
  • Gernu-sistema: Giltzurrunak, ureterrak, gernu-maskuria, uretra.

Koordinazio- eta erregulazio-aparatuak

  • Nerbio-sistema:
    • Nerbio-sistema zentrala: Entzefaloa, bizkarrezur-muina.
    • Nerbio-sistema periferikoa: Nerbio kranialak, nerbio espinalak.
  • Sistema endokrinoa: Guruin endokrinoek hormonak ekoizten dituzte.

Sistema immunitarioa

Sistema immunitarioa: Odol-sistema, linfa-sistema, barea, larruazala.

Sistema tegumentarioa

Sistema tegumentarioa: Larruazala, organo erantsiak: Ilea, azazkalak, izerdi-guruinak, gantz-guruinak, zerumen-guruinak.

Entradas relacionadas: