Giza Gorputzaren Funtzioak: Gernua, Bihotza eta Zirkulazioa
Clasificado en Biología
Escrito el  en 
vasco con un tamaño de 2,55 KB
Gernua eta Sortze Prozesua
Gernua urez eta zeluletatik kanporatzen diren substantziez giltzurrunetan sortutako likidoa da.
Gernuaren Sortze Prozesua
Glomeruluen iragazketa
Giltzurrun-azalean odola iragazten da glomeruluen kapilarren paretetan zehar. Bowmanen kapsulak jasotzen du eta giltzurrun-tubuluetan zirkulatzen du.
Tubuluen birxurgapena
Giltzurrun-tubuluetan zehar mantenugaiak birxurgatzen dira eta berriro sartzen dira tubuluen inguruko odol-kapilarretara.
Jariaketa
Ioiak (K+ eta H+) kapilarretatik tubuluetarantz jariatzen dira. Tubulu bihurgunetsu distalean gertatzen da. Gernua gernu-maskurira heldu eta ureterren barrena kanporatzen da.
Bihotzeko Balbulen Funtzioak
Balbula trikuspideak eta mitralak bi funtzio dituzte: lehenengoa odola aurikuletatik bentrikuluetara pasatzen uztea da, eta bigarrena odol-fluxua atzerantz ez egitea.
Balbula sigmoideek ere bi funtzio dituzte: lehenengoa odola bentrikuluetatik arterietara pasatzen uztea da, eta bigarrena odol-fluxua bentrikuluetara ez itzultzea.
Bihotz-Zikloa: Definizioa eta Faseak
Bihotz-zikloa (edo taupada) bihotzaren uzkurtze eta lasaitze erritmikoen serie bakoitza da.
Bihotz-Zikloaren Faseak
Sistole aurikularra
Ezkerreko eta eskuineko aurikulak uzkurtzen dira. Odola bentrikuluetara igarotzen da. Odola pasatzean, balbula trikuspide eta mitralak ixten dira, lehenengo hotsa eraginez.
Sistole bentrikularra
Ezkerreko eta eskuineko bentrikuluak uzkurtzen dira. Odola gorputz osora joaten da balbula sigmoideak zeharkatuz.
Diastole orokorra
Aurikulak eta bentrikuluak dilatatzen dira. Balbula sigmoideak ixten dira. Bigarren hotsa entzuten da.
Odolaren Zirkulazioa eta Giza Zirkulazio-Sistema
Birika-zirkuitua
(1) O2 gutxiko odola eskuineko aurikulatik sartzen da. (2) Odola eskuineko bentrikulura igarotzen da balbula trikuspidea zeharkatuz. (3) Odola birika-arterietatik irteten da, biriketara heltzen da, eta gas-trukea egiten da. (4) Odol oxigenatua ezkerreko aurikulatik sartzen da birika-zainen zehar.
Zirkuitu orokorra
(5) Odola ezkerreko aurikulara sartzen da. (6) Balbula mitrala zeharkatzen du eta ezkerreko bentrikulura igarotzen da; honek gorputzera bultzatuko du aorta-arteriaren bidez. (7) Aorta adarkatzen da. Ehunetan, kapilarrek odol oxigenatua ematen dute eta CO2a hartzen dute. (8) Odola kaba-zainetik eskuineko aurikulara itzultzen da.