Giza Gorputzaren Oinarrizko Antolaketa eta Mugimenduak

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,19 KB

Giza Gorputzaren Oinarrizko Kontzeptuak

Zelula

Zelula: izaki bizidunen oinarrizko atalak dira; hau da, bizidunen unitate anatomiko eta fisiologikoak. Adibidez: obulua, neurona.

Ehuna

Ehuna: antzera aldatu diren eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoa da. Adibidez: gihar-ehuna, hezur-ehuna.

Organoa

Organoa: funtzio bat betetzeko elkartzen diren ehunen multzoa da. Adibidez: gibela, bihotza.

Aparatu edo Sistema

Aparatu edo Sistema: funtzio bat betetzeko elkartzen diren organoen multzoa da. Adibidez: ugal-aparatua, arnas-aparatua.

Giza Gorputzaren Antolaketa

Giza gorputza honako ataletan banatzen da: burua, enborra, gorputz-adarrak. Goiko gorputz-adarra gerri eskapularretik dago lotuta enborrari, eta beheko gorputz-adarra gerri pelbikotik. Gerri eskapularra bi klabikulaz eta eskapulaz dago osatuta, eta gorputz-enborraren gainean kokatzen da. Gerri pelbikoa, aldiz, gorputz-enborrean sortuta ageri da eta bi koxal eta sakroz dago osatuta.

Gorputzaren Ardatzak

  • Ardatz bertikal edo longitudinala: lurraren perpendikularra, gizakia zutik dagoenean. Ardatz bertikal luzeenari ardatz nagusi deitzen zaio.

  • Zeharkako ardatza edo ardatz horizontala: ardatz bertikalaren perpendikularra, gorputzaren alde batetik bestera pasatzen dena.

  • Ardatz sagitala: beste bien perpendikularra eta atzealdetik aurrealdera doana.

Gorputz Planoak

  • Erdiko planoa: gorputza itxuraz berdinak diren bi ataletan erdibitzen du, eta horregatik simetria-plano bat dela esaten da. Plano mediosagitala ere deitzen zaio. Edozein planori, plano mediosagitalari paraleloa bada, paramediala edo sagitala deitzen diogu.

  • Plano frontala edo koronala: kopetarekiko paraleloa eta plano mediosagitalarekiko perpendikularra da. Zeharkako ardatza eta ardatz longitudinalak ditu.

  • Zeharkako planoak edo horizontalak: plano frontal eta mediosagitalarekiko perpendikularrak dira.

Mugimenduaren Norabideak

  • Flexioa: tolesturaren ekintza, angelua itxiz.

  • Estentsioa: flexioaren kontrakoa.

  • Abdukzioa: gorputzetik aldentzearen ekintza.

  • Adukzioa: gorputzera hurbiltzearen ekintza.

  • Errotazioa: biraketa.

  • Supinazioa: esku-ahurra gorantz begira jartzea, besaurrearen mugimenduaren ondorioz.

  • Pronazioa: esku-ahurra beherantz begira jartzea, besaurrearen mugimenduaren ondorioz.

  • Zirkundukzioa: biribil baten marrazketa.

  • Ebertsioa: egitura bat kanpoalderantz biratzea.

  • Inbertsioa: egitura bat erdialderantz biratzea.

Entradas relacionadas: