Giza Jokabide eta Jarreren Faktoreak: Analisi Psikologikoa
Clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,03 KB
Altruismoan eragiten duten faktoreak
Faktore afektiboak
- Enpatia
- Afektu positiboa
- Erru sentimenduak
Faktore kognitiboak
- Arrazonamendua: Arrazonamendu maila altuak jokabide prosozial altua dakar.
- Rol-hartzea: Besteen lekuan jartzea.
Sexu-ezberdintasunak
- Auto-txostenetan oinarritutako ikerketak: Emakumeek enpatia handiagoa erakusten dute.
- Haurrekin egindako ikerketak: Neskek jokabide prosozial handiagoa erakusten dute.
- Jokabide zehatzetan: Gizonezkoak defentsan gehiago, emakumezkoak zaintzan gehiago.
- Ezberdintasunen zergatia: Kultura, gizartea eta diziplina teknikak.
Nortasuna
- Autoestimu altua
- Konpetentzia altua
- Barne kontrol maila altua
Sozializazioa
- Diziplina teknikak: Arrazonamendua eta indukzioa.
- Atxikimendu segurua eta eredu prosozialak.
- Eskola.
Testuinguruaren eragina
- Behatzaile pasiboen presentzia:
- Erantzukizunaren difusioa: Beste batek egingo duela pentsatzea.
- Adostasun sozialean konfiantza: Besteek egiten ez badute, nik ere ez.
- Besteen gaitzespenaren beldurra: Kritiken beldurra.
- Laguntzerakoan eragina duten faktoreak: Prest egotea eta laguntza behar duenarekiko harremana.
- Behatzaile pasiboen presentzia:
Gizarte eta kulturaren eragina
- Garapen sozialarekin harreman negatiboa.
- Populazio handiagoetan jokabide prosozial gutxiago.
- Kultura indibidualistetan, jokabide prosozial gutxiago.
Indarkerian eragiten duten faktoreak
Faktore afektiboak
Estimulu abertsiboek afektu negatiboa sortzen dute (haserrea, beldurra, frustrazio handia), jokabide agresiboekin eta aktibazio maila handiarekin lotuta. Haserrearen katarsia.
Faktore kognitiboak
- Pentsamendu kongruenteak: Indarkeriarekin lotutako pentsamendu gehiago izatea.
- Atribuzio kausala: Pertsona bat gure ondoezaren edo frustrazioaren kausa dela pentsatzea.
- Eszenarioen ikaskuntza: Noiz jokatu behar den modu agresiboan.
Sexu-ezberdintasunak
Zergatia:
- Azalpen biologikoa: Hurbileko espezieetan arrak agresiboagoak.
- Azalpen soziala: Gurasoen jarrerak, jostailuak.
- Azalpen interaktiboa: Faktore biologiko eta sozialen elkarreragin konplexuaren ondorioz.
Nortasuna
- Autoestimu baxua, ezegonkorra eta mehatxatuta dutenek jokabide agresiboagoa izateko joera.
- Agresibitatea errazten duten faktoreak: Suminkortasuna, erreaktibotasun emozionala eta errumiazioa.
Sozializazioa
- Ikaskuntza: Sariak (baldintzapen operantea) eta ereduak behatzea (ikaskuntza soziala).
- Zenbait diziplina teknika: Estilo autokratikoa, maitasun eta zintzotasun eza, kontrolik eza edo permisibitatea.
- Familia barruko indarkeria.
Gizarte eta kulturaren eragina
- Aniztasun handia.
- Garai historikoaren araberako aldaketak.
- Kultura barruko ezberdintasunak.
Beste faktore batzuk
- Alkohola
- Erlijioa
- Komunikabideen eragina
Testuinguruaren eragina
Milgram eta Zimbardoren esperimentuak.
Jarreren funtzio motibazionalak
Funtzio adaptatiboa edo instrumentala
Gure helburuak lortzen laguntzen du.
Niaren babesa
Jarreren bidez gure burua babestea.
Balioak adierazteko funtzioa
Jarreren bitartez gure balioak aldarrikatzea.
Komunikazio soziala
Gurekin afinitatea duten taldeekin identifikatzea.
Jarreren funtzio kognitiboak
Informazio garrantzitsuaren bilaketan eragina
Gure jarrerekin bat datorren informazioa bilatzera jotzea.
Informazioaren prozesaketan eta interpretazioan eragina
Informazioaren prozesaketa sakonagoa eta azkarragoa da gurekin bat badator.
Jarrerekin zerikusia duen informazio esanguratsuaren oroimenean eragina
Hobeto gogoratzen da gurekin bat datozen jarreren informazioa.
Jarreren osaketa
Informazio kognitiboan oinarritutako jarrerak
Jarrera asko objektu horiei buruz ditugun sinesmenetan zentratzen dira (informazioa, sinesmenak, pentsamendua).
Informazio afektiboan oinarritutako jarrerak
- Emozioek eraginda.
- Baldintzapen klasikoa, operantea eta ikaskuntza soziala.
- Agerpen hutsaren efektua.
Portaerazko informazioan oinarritutako jarrerak
Disonantzia kognitiboaren teoria.