Giza Jokabidea: Motibazioa, Emozioak eta Defentsa Mekanismoak
Enviado por Arrate y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,71 KB
Motibazioa, Emozioak eta Sentimenduak
Motibazioa behar batek eragiten duen eta behar hori asetzeko bultzatzen gaituen indarra edo zirikatzea da. Bi osagai nagusi ditu: oinarrizko energia edo irrika, eta lortu nahi den helburua. Askotan, motibazioa beharrarekin nahasten da, motibazioa beharretan oinarritzen delako.
Motibazioaren osagaiak eta beharrak
- Bulkada: Oinarrizko behar fisiologiko batzuei dagokie.
- Beharrak: Transzendentzia, autoerrealizazioa, estimua, afektua eta kidetasuna, segurtasuna, behar biologikoak.
Emozioak eta Sentimenduak
Giza esperientziaren funtsezko atalak dira, baina ezaugarri desberdinak dituzte:
- Emozioak: Bat-batean agertzen diren egoera afektiboak dira eta normalean ez dute asko irauten.
- Sentimenduak: Egoera afektibo konplexuagoak dira. Emozioak baino egonkorragoak eta iraunkorragoak, baina intentsitate txikiagokoak.
Emozio motak
- Oinarrizko Emozioak: Alaitasuna, haserrea, nazka, beldurra, antsietatea, ezustekoa eta tristura.
- Ondoriozko Emozioak: Lotsa, errua, maitasuna, etab.
Defentsa Mekanismoak
Frustrazioari aurre egiteko irtenbide praktikoak aurkitzen ez ditugunean, defendatu egiten gara egonezinetik aldentzeko asmoz. Horretarako, defentsa mekanismoak erabiltzen ditugu. Defentsa hauek psikoanalistek aztertzen dituzte gehienbat. Mekanismo hauen bidez, barne-estutasunak lasaitu, sentimendu penagarriak baztertu edo menperatu eta jasanezinak diren kanpo-estimuluei aurre egiten diegu.
Defentsa Mekanismo nagusiak
- Errepresioa: Sentimendu desatseginak, onartezinak edo mingarriak baztertzen dira.
- Erreakzio-eraketa: Sentitzen ditugun jokabideen eta sentimenduen kontrako jokabideak eta sentimenduak izaten ditugu.
- Desplazamendua: Irrika edo bulkada baten energia objektu batetik beste batera aldatzen da. Norberaren hutsuneak beste batek bete ditzala nahi dugunean, desplazamenduari konpentsazioa deitzen diogu.
- Proiekzioa: Besteentzako uzten ditugu jasanezinak egiten zaizkigun motibazioak eta sentimenduak.
- Erregresioa: Hazkundearen aurreko estadioetara itzultzea litzateke.
- Arrazionalizazioa: Geure jokaera justifikatzeko, egoera azaltzen saiatzen garenean erabiltzen dugun mekanismoa.
- Identifikazioa eta introiekzioa: Miresten ditugun pertsonekin edo taldeekin identifikatzea.
- Konbertsioa: Gure arazo psikologikoak fisikoki agertzen direnean gertatzen da.