Giza Nerbio-Sistema: Neuronak eta Funtzioak

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Neuronak: Zelula Espezializatuak

Neuronak oso zelula espezializatuak dira, eta nerbio-bulkadak sortzea eta transmititzea da haien funtzio nagusia.

Dendritak

Dendritak luzakin labur eta adarkatuak dira, eta nerbio-bulkadak hartzen dituzte. Oro har, zelularen gorputzetik sortzen dira.

Zelula-Gorputza

Zelula-gorputzaren barruan daude nukleoa, zitoplasma gehiena eta zelulako organuluak.

Axoia

Axoia zelularen gorputzaren luzakin luzanga bat da, eta nerbio-bulkada neuronaren azken adarreraino garraiatzen du.

Nerbio-Bulkada: Seinaleen Transmisioa

Nerbio-bulkada: Neuronak nerbio-bulkaden bidez hartzen eta transmititzen dituzte seinaleak. Nerbio-bulkadak korronte elektrikoak dira, eta axoiaren mintza zeharkatzen dute.

Sinapsia: Neuronen Arteko Komunikazioa

Sinapsia izeneko komunikazio neuronalaren bidez pasatzen dira nerbio-bulkadak neurona batetik bestera.

Nerbio-Sistema Zentralaren Funtzionamendua

Nerbio-Sistema Zentrala (NSZ): Zentzumen-organoek ematen duten informazioa interpretatzea du garunak, eta gainera, hauek kontrolatzen ditu. Garuna eta bizkarrezur-muina lotzen ditu.

Bizkarrezur-Muina: Funtzio eta Egitura

Bizkarrezur-muina kordoi mehe bat da, zentimetro lodi, entzefaloa eta nerbio-sistema periferikoa lotzen dituena.

Nerbio-Sistema Periferikoaren Funtzionamendua

Nerbio-Sistema Periferikoa (NSP): Nerbio-sistema zentrala eta egitura periferikoak lotzen ditu, eta nerbio-bulkadak transmititzen ditu.

Neuronen Arteko Informazio Transmisioa

Neurona batek beste batekin sinapsia egiten du, eta horrela daramate informazioa leku guztietara. Oso garrantzitsuak dira gure bizitzan.

Borondatezko Ekintzak

Borondatezko ekintzak garunak prozesatzen ditu, nahita egindakoak dira eta kontzienteak dira.

Ekintza Erreflexuak

Ekintza erreflexuak: Erantzuna automatikoa da, ez da prozesatzen, eta ez dira borondatezkoak.

Zentzumen-Nerbioak

Zentzumen-nerbioek errezeptoreek ematen duten informazioa nerbio-sistema zentralera transmititzen dute.

Nerbio Motorrak

Nerbio motorrek nerbio-sistema zentraletik efektoreetara transmititzen dituzte aginduak.

Linfaren Funtzioak

  • Zelulen arteko likido interstizialaren soberakinak bildu eta odolera eraman.
  • Defentsa funtzioa: Gure organismoari eutsi diezaioketen mikroorganismoak deuseztatzen dituzte linfozitoek.
  • Heste meharrean gantz-azidoak xurgatu eta odolera garraiatu.

Entradas relacionadas: