Giza Portaera eta Kultura: Identitatea, Sozializazioa eta Tradizioa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,56 KB

Giza Portaera: Ezaugarri Bereizgarriak

  • Sinbolizatzeko gaitasuna: Gizakia sinboloen bidez komunikatzen da, animaliak zeinu naturalak erabiliz.
  • Errealitatean bizitzea: Adimenari esker, gauzak kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, gurekin zerikusia dutela jakinda. Animaliek estimulutzat hartzen dituzte inguruko gauzak.
  • Norberaren gorputzaren sentimendua: Barruak emandako informazioaren eraginez sentimendu bat pizten zaigu, errealitateaz jabetuz eta jokabidea erabakiz.
  • Munduari irekita egotea: Adimenari esker, espazioan eta denboran haraindi dauden gauzak ulertzeko gai gara, mundua aldatuz.
  • Aukeramena: Gizakia, senezko nahiei ezetz esan eta etorkizuna aukeratzeko gai da.
  • Ezer ez dago bukatuta: Gizakia beti gehiago nahi du.
  • Nor bere baitan biltzean: Zer egin eta nola erabakitzen dugu, ideiak eta proiektuak sortuz. Animaliek kanpokoa baino ez dute bizi.
  • Imajinatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna: Irudimenari esker proiektuak eta idealak sortzen ditugu; arrazoimenaren bidez antolatuz eta giza bizimodua eraikiz.

Antropologia Kulturala eta Portaera Soziala

Antropologia kulturalak giza taldeen bizimodua eta bilakaera aztertzen ditu, kultura aztertzea helburu izanik.

Portaera soziala kulturaren esparruko gatazka-egoerei aurre egiteko erantzun sinbolikoa da.

Lehengo Gizarteak eta Estatu Sortu Berriak

Lehengo gizarteak, nekazaritza gizarteak eta estatu sortu berriak:

  • Botere zentralizatua
  • Gizartea maila gehiagotan banatuta
  • Funtzioak argi eta garbi banatuta
  • Ondasunak berdintasunik gabe banatuta
  • Hiri garapena
  • Kultura garapen handia

Aldaketa handiak: hainbat teknika berri garatzeak nekazaritza intentsiboari bide eman zion, produkzioak gora egin zuen, bizi baldintzak hobetu egin ziren hirietan. Hazkundearen ondorioz merkataritza sortu zen. Kultura-adierazpen berriak agertu ziren. Ekialde hurbilean agertu zen.

Gizarte Identitatea, Sozializazioa eta Tradizioa

Gizarte identitatea: Gizabanako bakoitzak ezaugarri bereizgarriak ditu, gizaki bakar eta berdingabea izanik. Norberaren identitatea eta gizarte identitatea besteekin eta besteen bidez geureganatzen ditugu. Ohiturak geure egin eta haiekin identifikatzen gara.

Sozializazioaren bidez, gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, norberaren identitatea garatzen du, eta pertsona egiten da.

Tradizioa

Tradizioa: Atzetik dakarguna da. Gure aurrekoek landu eta gero jasotzen duguna. Ezaupideek, bizipenek, sinesmenek... horiek guztiek osatzen dute. Giza zeregin guztiak hartzen dituzte barne, baita gainditu ere. Tradizioak, prozesu historiko baten emaitza dira. Gauzei zentzua emateko moduak helarazten dizkiete aurreko belaunaldikoek ondorengoei. Batzuk hartu, beste batzuk baztertu. Tradizioa aginpide mota bat ere bada, mugatu eta baldintzatu egiten baikaitu nolabait. Tradizioek bizirik irauteko ezinbestekoa da gizakiak haiek onartzea.

Zibilizazioa

Zibilizazioa: latinezko civis (hiritarra) eta civitas (hiria) terminoetatik dator. Izaki basatia da hasieran, eta urratsez urrats egoera perfektua bereganatzen du: zibi. Giza talde guztiek dute zibilizazio motaren bat. Elkarrekin zerikusia duten zenbait kulturak ezaugarri orokorretan lortutako sintesia da.

Entradas relacionadas: