Giza Segurantzaren Prestazioak

Clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,45 KB

· Aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa: gaixotasun edo istripu bat izateagatik epe iragankor baterako lan egin ezinik dagoenean eta Gizarte Segurantzaren osasun laguntza behar duenean sortzen den diru sarreren gabeziari erantzuten dio.

· Ezintasun iraunkorragatiko prestazioa: mediku tratamendu bat egin ostean behin betikotzat jo daitezkeen urritasun anatomikoak edo funtzionala dituenean eta horrek lan egiteko gaitasuna murrizten edo lan egitea erabat eragozten dionean sortzen den gabezia egoerari erantzuten dio.

  • ezintasun iraunkor partziala, ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua, baliaezintasun handia

· Amatasun prestazioa: langilea ama izan bada edo langileak seme alaba bat adoptatu edo hartu badu, laneko atsedenaldiak hartzeko aukera.

· Aitatasun prestazioa: seme edo alaba bat jaiotzean nahi adoptatu edo hartzean ematen den babesa; erditzea izan bada aitatasun prestazioak aitak hartzen du eta adopzioa edo harrera bada gurasoetako edozeinek har dezake, bietako batek amatasun baimena osorik hartu badu aitatasun baimena besteak hartu behar du.

· Hardunaldiko edo edoskitzaroko arriskuagatiko prestazioa: haurdulandiko edo edoskitzaroko arriskuagatiko prestazioak egoera horretan lan kontratua etenda geratzeak sorrarazitako errenta galerari erantzun, ezinezkoa denean lanpostua aldatuz haurdunaldian feturia edo edoskitzaroan haurtxoari eragiten dion arriskua murriztuz lan kontratua eteten da, eta horrek errenta galera dakar.

· Erretiro pentsioa: dirutan jasotzen den prestazioa, hil artekoa, erretiroa hartzeko legezko adina bete ondoren, bere borondatez lan jarduera osorik edo zati batean uztean jasotzen du.

· Heriotzagatiko eta biziraupenerako prestazioa: langile bat hiltzen bada, zenbait prestazio eman daitezke baldintza hauek betetzen badira: hildakoa afiliatua egotea, heriotza gaixotasun arruntagatik gertatu badira, 500 egun kotizatu baditu heriotza gertatu aurreko 5 urteetan. Ez dago gabealdirik heriotza laneko istripuak edo lan bide gaixotasunak eragin badu.

· Langabezia prestazioa: lan egiteko gai diren eta lan egin nahi duten pertsonak lanik gabe geratzean edo ohiko lanaldia eta soldata gutxienez heren bat murrizten dietenean sortzen den egoerario erantzun. Langabezia egoeran egon aurreko 6 urteetan kotizatutako denbora, eta horrekin bat honela dago ezarrita.

· Langabezia sorospena: lan eskatzaile gisa inskribatua gutxienez hilabete bat daramaten, enplegu eskaintza egokirik baztertu ez duten eta hilen aparteko ondainsarien zati proportzionala aintzat hartu gabe LGSren %75 baino errenta handaigoa jasotzen ez duten langabeei ematen zaien diru kopuru bat da.

Jubilazio baldintzak: Giza Segurantzan afiliatua egotea (altan, altarekin parekatutako egoera edo ez altako egoeran), gutxieneko adina beteta izatea (65-67 urte bitartean), gutxieneko kotizazio aldia beteta izatea (15 urtekoa), lan jarduera uztea (osorik edo zati batean).

Langabezia baldintzak: afiliatua eta altan egotea, erretiratzeko adina ez izatea, enplegu zerbitzu publikoan izena emanda egotea eta jrduera kompromisoa sinatu izana, legezko langabezia egoeran egotea (lana nork bere borondatez utzi ez izana), legezko langabezia egoeran egon aurreko 6 urteetan gutxienez 360 egun kotizatu izana.

Entradas relacionadas: