Giza Sistemak: Digestioa eta Arnasketa
Clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,24 KB
Digestio-sistema
Funtzioak
Digestio-sistemak bi funtzio nagusi ditu:
- Elikagaiak digeritzea.
- Nutrienteak eta ura xurgatzea eta odolera eramatea.
Digestio-sistemaren Organoak
1. Digestio-hodia
10-12 metro luze da. Atal hauek ditu:
- Ahoa
- Faringea
- Hestegorria
- Urdaila
- Heste meharra
- Heste lodia
- Uzkia
2. Guruin erantsiak
Digestio-hodiarekin lotuta daude. Atal hauek ditu:
- Listu-guruinak
- Pankrea
- Gibela
Digestioaren Prozesua
- Mastekatzea: Elikagaiak hortzekin xehatzea.
- Listutzea: Elikagaiak listuarekin nahastea, horrela elikagai-boloa sortuz.
- Irenstea: Elikagai-boloa urdailera pasatzea.
- Urdaileko digestioa: Fase honetan, elikagai-boloa kimo bihurtzen da, eta kimoa heste meharrera pasatzen da.
- Hesteko digestioa: Heste meharrean gertatzen da, hiru urin motari esker: pankrea-urina, behazuna eta heste-urina. Urin hauek kimoa kilo bihurtzen dute.
- Nutrienteen xurgapena: Nutrienteek heste-pareta zeharkatzen dute eta odolera pasatzen dira.
- Gorozkien ekoizpena: Elikagaien azken hondarrak gorozki moduan kanporatzen dira.
Digestio-sistemaren Osasuna
- Gastritisa: Elikagai hondatuak jateagatik edo gehiegi jateagatik gertatzen den urdailaren hantura.
- Hepatitisa: Gibeleko gaixotasuna, birus batek eragindakoa.
- Ultzera peptikoa: Urdailaren eta heste meharraren gaixotasuna, zauriak sortzen dituena.
Arnas-sistema
Funtzioak
Arnas-sistemak bi funtzio nagusi ditu:
- Organismoan oxigenoa sartzea.
- Karbono dioxidoa kanporatzea.
Arnas-sistemaren Organoak
1. Arnasbideak
Aireak zeharkatzen dituen bideak dira. Atal hauek ditu:
- Sudur-hobiak
- Faringea
- Laringea
- Trakea
- Bronkioak
- Bronkioloak
2. Birikak
Zaku formako bi organo dira, bronkio bakoitzaren beheko muturrean kokatuak. Atal hauek ditu:
- Bronkioloak
- Birika-albeoloak
Arnasketaren Prozesua
- Airearen iragazpena: Aireak dituen partikulak sudur-hobietako ileetan itsastea da.
- Airearen epeltzea: Sudur-hobietako mukiek airea epeltzen dute. Airea faringetik eta laringetik igarotzen da, bronkioetara iritsi arte. Handik, bronkioloetara eta, azkenik, birika-albeoloetara pasatzen da.
- Gas-trukea: Albeoloetan gertatzen da. Oxigenoa zeluletara banatzen da eta karbono dioxidoa kanporatzen da. Airearen sarrera eta irteera arnasgora eta arnasbehera mugimenduei esker gertatzen da.
Arnas-sistemaren Osasuna
- Asma bronkiala: Airearen igarotzea zailtzen duen gaixotasuna da, mukosaren gehiegizko ekoizpenaren ondorioz.
- Bronkitis akutua: Infekzio batek eragindako bronkioetako mukosaren hantura da.
- Enfisema: Biriketako gaixotasun kronikoa da, arnasa hartzeko zailtasuna eragiten duena.